1
Gipuzkoako sei jokalarik hasi zuten derbia (lauk txuriurdinez) eta Bizkaiko bik soilik. Etxekoen taldean arabarrak izan ziren nagusi, lau. Eta sei nafar aritu ziren hasieratik, hiruna. Eta azken hauek izan ziren protagonista goletan nahiz penaltian.
Publicidad
2
Porturen aurtengo madarikazioak bere horretan jarraitzen duela dirudi. Izan ere, Realean dagoenetik beti egin izan du gola Athleticen aurkako bi partidetakoren batean. Aurten esku hutsik joan da bietatik.
3
Ondorio positibo gutxi atera daitezke atzoko partidatik, baina ezin aipatzeke utzi Djouahrak eskainitako bristadak. Realaren minutu kaskarrenetan ere arriskua sortu zuen. Etorkizunerako apustua.
4
Aurrekariak ez ziren onak, biek ere erabaki eztabaidagarriak hartu baitituzte azkenaldiaren Realaren aurka. Atzo ez zen salbuespena izan. Zelaian bat, VARen gelan bestea: penaltia noski. A zer parea.
5
Suediarraren hilabetea izan ohi da hauxe: iaz sei gol sartu zituen; aurrekoan, lau. Aurtengoa amaitzera doa, ordea, eta lesioak eta efikazia falta medio, zorroa hutsik du Isakek. Ostegunekoa izan dadila bere eguna. Realak behar du.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.