1
Titulu bat, Europarako sailkapenak, oroimenerako partidak... asko lortzen ari da oriotarra lehen taldean. Erronka batekin ezin du ordea. Zortzi porrot Barçaren aurka jokaturiko hamar partidatan.
Publicidad
2
Emaitzaz haratago Isaken golak bi irakurketa positibo utzi zizkigun. Bat: Barçaren lehen golak ez zion besteetan bezainbesteko mina egin taldeari (gero gerokoak). Bi: suediarrak mira zuzendu duela dirudi. Golak antsietatea murrizteko balioko dio.
3
Bata bere ibilbidearen amaieran dago; besteak lehen urratsak baino ez ditu egin, baina baloiarekin harreman berezi bera dute biek ere. Silvak eta Pedrik eskaintzen duten ikuskizunak merezi du bai sarrera ordaintzea.
4
Denboraldia luzea da oraindik baina lehen bi partidetan Kubok detaile ugari utzi dizkigu, taldeari eman diezaiokeena asko dela erakutsiz. Braisek, aldiz, atzokoa baino bertsio hobea eman beharko du. Motel ibili zen.
5
Elche lehen mailara itzuli zenetik ez zaio gaizki joan taldeari hara egindako bisitetan, bietan ere garaipena erdietsi baitu. Garrantzitsua litzateke larunbatean hiru puntu batzeko aukera probestea.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.