Cho controla un balón ante la presión de Pedraza. Jose Mari López

Etxeko atea giltzapean

Bost penaltiak ·

Lunes, 10 de octubre 2022, 06:32

  1. 1

    Lehen aldiz etxean golik jaso gabe

Gironako gol festaren ostean, behar zuen taldeak defentsan trinko agertzea, eta hala egin zuen. Lana erraztu zion atzeko lerroak Remirori.

Publicidad

  1. 2

    Brais-Merino, beste 'conexion' emankorra

Bata, puntako golegile bihurtuta (5 jada) eta bestea, asistentzietan maisu (lau eman ditu). Bien arteko konexioak bi gol utzi ditu dagoeneko.

  1. 3

    Aihen-Pino lehian, nafarra garaile

Kostatu zitzaion txuri-urdinari ... Pinori neurria hartzea, baina lortu zuenean borroka guztietan gailendu zitzaion. Zakarki gelditu behar izan zuen Albiolek.

  1. 4

    Erizaindegia behingoz husten hasia da

Emaitzaz haratago, partidak beste albiste positibo bat ere utzi zuen: zelaian Le Normand, Cho etab. ikusi ahal izatea.

  1. 5

    Maratoiari hasiera ezin hobea

Urriko 9 partidako maratoiaren herena egin du jada taldeak. Hiru lehia, hiru garaipen. Jarrai dezala festak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad