Borrar
Silva, Isak, Merino, Le Normand, Barrenetxea, Zubimendi, Aritz eta Aihen, trenaren ohiko jokaldian. Michelena
Real Sociedad: Festa orok behar duen gonbidatua

Festa orok behar duen gonbidatua

Bost penalitak ·

Urte eta erdiren ostean golak kantatu eta txalotzeko grina zegoen Reale Arenan, festarako gogoa. Futbol zelaian musika aproposik ez, ordea, horretarako. Kapitaina penalti puntura joan zen arte.

Lunes, 23 de agosto 2021, 06:37

1

Lehen mailara igo direnentzat bisita zaila Donostiakoa

Zaharrak berri. Horixe zioten askok aurreko astean Bartzelonan galdu ostean. Ezin punturik atera beste behin Camp Nou-tik. Ez da, ez, zelairik aproposena denboraldia hasteko. Alderantziz, madarikatua dirudi Realarentzat. Alabaina, gauza bera pentsatuko dute Rayoren jarraitzaileek Reale Arenaz. Lehen mailan jokaturiko 19 neurketetan hirutan besterik ez dute garaipena lortu, eta lau berdinketa erdietsi dituzte. Azkenaldian Reala ez da etxean arazorik izaten ari lehen mailara igo berri diren aurkariekin. Aurreko denboraldian, Donostiara egindako hiru bisitetan puntu bakarra ere ez zuten lortu iritsi berriek. Ezta atzo ere.

2

Jokalariak txalotzeko gogoa; baita aurkaria txistukatzeko ere

Gogotsu zeuden zaleak Reale Arenara itzultzeko; etxekoei animoak emateko; atzo nahiz aurreko denboraldian egindako lana txaloz eskertzeko (Silvak eta Merinok jaso zituzten zaparradak horren adierazle)... eta hori laster geratu zen agerian. Ez zirudien harmailen %80 hutsik zegoenik. Baina txalo eta garrasiak ez ezik, txistuak ere badira futbolaren saltsa. Horrenbeste denboraren ondoren ohituta geunden epaileen zenbait erabakiren edota sarrera itsusien aurrean jokalarien protestak soilik entzutera; ahazturik genuen ikusleek halakoetan egin dezaketen presioa. Dimitrievskik, esaterako, ongi nabaritu zuen hori.

3

Kolpeak eta odol pixka bat bai, baina ideia argirik ez

Puntuak eskatu zizkien Imanolek jokalariei. Ez garaipeneko hiruak; suturakoak baizik. Intentsitatea aldarrikatzen zuen alegia. Bada punturik ez genuen ikusi atzo, kolpe latzak eta odol pixka bat bai. Baina intentsitatea baino gehiago ideiak falta izan ziren, lehen zatian batez ere. Jokoan nagusi ziren txuri-urdinak baina azken lerroetan zulo egokirik ez zuten topatzen; eta Rayoren kontraeraso batek baino gehiagok, berriz, urduritasuna ere sorrarazi zuen harmailetan. Taldeak ez zuen zaleek lehen partida handirako espero zuten jokorik eman. Festa zapuzteko zorian ere izan zen. Kapitaina agertu arte. Penaltia, gola eta jaia!

4

Denboraldia martxan eta taldeak oraindik osatu gabe

Badakigu aspaldian futbolaren funtzionamendua horrelakoxea dela hainbat arrazoi medio, baina ez dirudi zentzuzkoa denboraldien egutegiak eta fitxaketenak bat ez egitea. Lehiak hasterako taldeek euren egitura definituta, itxita, izan beharko lukete eta futbolariek arreta jokoan soilik jarrita. Zure izena hainbat bulegotako negoziaketetan gora eta behera dabilela jakinik, bi egun barru beste elastiko bat janzteko atarian egonik... posible al da futbol zelaian zure onena ematea? Eta ez bada, horrek ez al du talde bat hankamotz uzten? Abuztuaren 31 arte itxaron behar al da zenbait jokalarirekin benetan kontatzen hasteko?

5

Lau gipuzkoar bi aulkietan aginduak emanez

Emaitza alde batera utzita, partidak utzi zuen beste albiste positiborik, kasu honetan Gipuzkoako kirolarentzat. Bi aulkietan lau entrenatzaile gipuzkoar ikustea harro egoteko modukoa da, are gehiago azken egunetan etxeko futbolean izan ditugun ur nahasien ostean. Herri eta eskualde ezberdinetan jaioak (Orion eta Azpeitian txuri-urdinak; Usurbilen eta Beasainen marra gorridunak), bide desberdinak jarraitu dituzte maila gorenera iritsi arte, baina hortxe ditugu lauak, punta-puntan. Eta ez daude bakarrik, Emery-Idiakez (Hondarribia-Donostia) bikotea ere baitugu Villarrealen eta Lopetegi asteasuarra Sevillan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Festa orok behar duen gonbidatua