Festak jarrai dezala
BOST PENALTIAK ·
Secciones
Servicios
Destacamos
BOST PENALTIAK ·
1Nesken taldeak hasitako festaren jarraipena. Realzaleontzat era ezin hobean hasi zen eguna neskek Anoetan eskainitako ikuskizunarekin. Gol zaparrada denboraldi aparta ixteko. Eta mutilek euri jasa horretan dan-tzan jarraitzen asmatu zuten.
2Azeria ijitua baino hobe kornerretan. Donostian bi gol korner bidez jaso ostean, txuri-urdinak lezioa hobe prestatuta iritsiko zirelakoan geunden, baina ez. Falta zela? Litekeena, baina Gonzalez Fuertesen aldetik ezin laguntza gehiegirik espero. Norberak konpontzea hobe.
3Batek borroka, besteak gola. Berriro ere Isak eta Sorloth elkarrekin aritu ziren eta biek ere aukera ederrak izan zituzten, emaitza ezberdinekin ordea. Norvegiarra borrokalari aritu zen, ez eraginkor. Suediarra izan zen asmatu zuena, une batzuetan gogogabe azaldu arren.
4Donostiarrak merezitako saria. Denboraldiak eman duena patxadaz aztertu beharko da, baina Zubimendiren aurrerapausoa da albiste onenetako bat. Realari Europa Leaguerako sailkapena eman diona bere gola izatea merezitako saria da.
5Behingoz etxeko lanak eginda, notak jasotzeko garaia. Bazirudien dena azken jardunaldian erabakiko zela, hortara ere ohituta baikaitu Realak, baina oraingoan lanak garaiz bukatu ditu eta zaleen 'nota' jasotzera baino ez da joango Reale Arenara. Bikaina izango ote da?
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.