Nire belaunaldiko askok bezalaxe, bandeja batean topatzen ditut txuri-urdin koloreko lehen oroitzapenak. Nola ez nintzen ba realzale bihurtuko txikitatik bibotedun haiek egunero serio-serio begira izanda... Alabaina, zutabe hau idazteko errepasoa eginez, orduz geroztik kolore horiek nire bizitzan konstante bat izan direla ohartu naiz. ... Beste batzuek partida zehatzak, golak, jokaldiak, hamaikakoak... gogoratzen dituzten moduan, nik bestelako hamaika irudi txuri-urdin gordetzen ditut oroimenean.

Publicidad

Zamora, Satrústegui, Idigoras eta abarren gainean botatako ogi apur horiek, bai noski, baina baita aita eta biok, beste inor gabe, Atotxan eta Anoetan; edota familia osoa terrazan Arconadaren geldiketa ospatzen... Eta Alexancoren gola madarikatzen; lagunekin batera Atotxaren agurrean Peña Mujikaren aldeko ateari kendutako sare pusketak; Zubietako ate ondoan, urduri, lorturiko sinadurak; unibertsitate garaian ikasle pisuko gelako horman, jatorriaren aldarrikapen modura, zintzilikaturiko bandera; ama eta osaba Akropoli parean, DVren azalean; lehengusuaren eskumuturrean tatuaturiko armarria; koinatu italiarraren bihotzean Interren neroazurroa ordezkatu duten koloreak; lankide batek jaiotzear zen nire alaba zaharrenari bere izenarekin oparituriko elastiko txikia; eta txikienari eskolara joateko aurpegian marrazturiko marra txuri eta urdinak; biekin batera Anoetan bizitako lehen partida; herriz herri ibili zen Erregina Kopa...

Ez. Egia esateko ez zen Aurrezki Kutxako bandeja hura izan realzale egin ninduena. Aita izan zen harra sartu zidana, naturalki, hitz potolorik gabe, behar zenean irratia jarriz, larunbat gauetan futbola telebistan ikustera gonbidatuz, Realekoa izatea zer den ia oharkabean irakatsiz... Eta horixe da ni ere hurrengo belaunaldiekin egiten saiatu naizena. Beste bi realzale sortu. Konbentzituta dirudite jada, bai, baina Kopa irabaztea argudio erantzunezina izango litzateke. Badaezpada ere.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad