![Txanponak bazuen alde ona](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202104/04/media/cortadas/5penaltiak-U1301010092540TfH-U1301032507348QDB-1248x770@Diario%20Vasco-DiarioVasco.jpg)
Txanponak bazuen alde ona
Bost penaltiak ·
Asko itxaron behar izan dugu, baina badirudi behingoz futbola hasi zaigula zorra kitatzen. Balantzak gure aldera egin zuen Cartujan, Oyarzabalen adoreak lagunduta noski.Secciones
Servicios
Destacamos
Bost penaltiak ·
Asko itxaron behar izan dugu, baina badirudi behingoz futbola hasi zaigula zorra kitatzen. Balantzak gure aldera egin zuen Cartujan, Oyarzabalen adoreak lagunduta noski.1
Seinaleak ez ziren onak eta askok ikusten zuten hor zorteak berriro ere Realari muzin egingo zionaren iragarpena. Eta ez 33 urteren ostean, orbanik gabeko ibilbidea eginez finalera iritsi eta Kopa hatzekin ia-ia ukitzen ari ginela pandemia batek mundua hankaz gora jarri zuelako. Ez. Partida bezperan kapitainak min hartzeak ez zion batere zantzu onik ematen gauari. Hain ohituta dago realzalea zorte txarra ere aurkari izatera... Alabaina atzo jokalariek ez ikusiarena egin zuten, seinale horiek guztiak alboratu eta historiak horrenbestetan kendutakoa berreskuratzera atera ziren, baita Kopa herrenka jaso behar bazen ere.
2
Norgehiagokak ez zuen sorpresa handirik utzi futbol kontuetan. Bakoi-tzak agerian utzi zuen zelai gainean bere nortasuna, futbola ulertzeko modua. Reala jokoa proposatzen saiatu zen, nahi bezainbeste ez lortu arren; Athleticek presioa jarri zuen, defentsa gogorra eta aurkariaren hutsegite txikiena ere probesteko asmoa. Lehen zatian biak pareko izan ziren, baina bigarrenean txuri-urdinena nagusi izan zen. Ez ziren jokaldi politak ikusi. Silvaren magia ez zen agertu, baina Isakek lan itzela eman zien zurigorriei, Merinori eustea ere ez zuten lortu eta Oyarzabal amesgaiztoetan agertuko zaie.
3
Baten batek zalantzan ere jarri zuen. Oyarzabalek jaurti behar al du penaltia? Izan ere, eibartarraren estatistikek okerrera egin dute azken hilabeteetan. Bost penaltitan hiru hutsegite, horien artean Superkopakoa. Laster erantzun zuen, ordea, 10ak. Baloia berea zen. Ardura ere bai. Iñigo Martinezek gorria merezi ote zuen erabakitzeko behar izan zituzten minutu luze horietan -norbaitek azaldu beharko luke zergatik aldatu zuen iritziz epaileak- auskalo zer pasatu ote zitzaion zelaiko kapitainari burutik. Hotz jarraitu zuen hala ere, eta hotz jaurti zuen penaltia. Segurtasunez, txuri-urdin guztien ilusioa soinean hartuta.
4
Makina bat arrazoirengatik pasatuko da final hau historiara, Realaren garaipena albo batera utzita: urtebete geroago eta zalerik gabe jokatu zelako; aurrez aurre bi euskal tade aritu zirelako... baina baita estreinakoz marrazain gisa emakume bat aritu zelako: Guadalupe Porras Ayuso extremadurarra. Ez luke albiste izan behar generoak ez baitu bere egitekoarekin zerikusirik. Zailagoa ote da emakume batentzat futbolari bat jokoz kanpo dagoen ikustea? Emakumeak aurrerapausoak ematen ari dira futbolean, jokalari, entrenatzaile edo epaile gisa, baina hain da luzea egin beharreko bidea. Beste pauso bat da bederen.
5
Pandemiak ez digu utziko Kopa hau mereziko lukeen moduan ospatzen, arduraz jokatzeko garaia baita, baina ez digu zoriontsu senti-tzeko eskubidea kenduko. Ahoak estalita, egin dezagun irri begiekin; eta topa launaka, edo gehiagorekin baina pantailen bidez; jantzi dezagun Gipuzkoa osoa txuri-urdinez; egin dezagun dantza Sonakayren doinuak jarraituz, baina distantziak errespetatuz... Askok ez dute bidezkotzat joko tamaina honetako lorpena hala ospatu behar izatea, baina justuak ez diren makina bat gauza gertatu dira urte gogor honetan. Harrotasunez goratu ohi ditugu Realaren balioak. Erakuts ditzagun gaur.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.