Borrar
Igor Zubeldia: «Ez gara Kopa batekin konformatzen, bigarrena nahi dugu»
Real Sociedad

Igor Zubeldia: «Ez gara Kopa batekin konformatzen, bigarrena nahi dugu»

Atzelari azkoitiarrak fisikoko «oso ondo» dagoela nabarmendu du eta joko aldetik taldeak hobekuntza handia egin duela aipatu du

Gaizka Lasa

San Sebastián

Jueves, 10 de octubre 2024, 15:15

Igor Zubeldia izan da Realeko lehenengo jokalaria Kopako aurtengo lehenengo arerioaz, Jove Español taldeaz, zerbait esaten. «Ez dakigu ezer askorik arerioaz, baina esan digute joan zen urtean mailaz igotzekotan egon zirela. Lehenego partidak ez dira errazak izaten. Guk badakigu Kopa bat irabaztea zer den, baina ez gara horrekin konformatzen eta bigarrena nahi dugu. Ilusioa egiten digu Kopak».

Honekin batera, Azkoitiarrak onartu du denboraldi hasiera «ez dela batere ona izan. Hala ere, lehenengo etenalditik orain arte aldaketa handia egin dugu joko aldetik. Emaitzak falta zaizkigu baina lasai gaude. Taldea ondo jolasten ari da. Horrela jarraituz gero, etorriko dira puntuak. Joko aldetik, dinamika onarekin gaude. Ondo iristen gara aurkariaren atera. Jokaldiak bukatzea falta zaigu. Aurkarian arearaino iritsi eta ez bukatze horrek du zerikusia daukagun puntu kopuruarekin».

Arlo pertsonalean, lesioak ahaztuta dituela esan du eta argi utzi nahi izan du «oso ondo nagoela». Fisikoko, ez bera bakarrik, talde osoa ere ondo dagoela jakinarazi du. «Beti da garrantzitsua partidu aurretik anka freskoak izatea. Ikusten da Imanolek aurten aldaketa gehiago egiten ditiuela. Denok prest egon behar dugu. Nahiz ta ehuneko ehunean ez egon, badakigu zer den hiru egunero jokatzea. Hasieran inor ez zegoen bere ehuneko ehunen, baina hori ez da aitzakia».

Atzeko lerroko erdigune horretan taldekide berria du aurten Zubeldiak, eta eroso dabil azkoitiarra Aguerden aldamenean. «Lehehengo egunetik erakutsi du ze nolako jokalaria den. Ondo akoplatu da. Oso gustora nago bere ondoan, eroso. Hizkuntzak ere laguntzen du». Bide Batez, Jon Martin gazteari buruz ere mintzatu da. «Etorkizun handia dauka. Oso gaztea da, horrela hasi ginen gu ere».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Igor Zubeldia: «Ez gara Kopa batekin konformatzen, bigarrena nahi dugu»