Ocampos eta Suso sevillarrak, Merino presionatzen. ALTERPHOTOS

Ez da jada oparien garaia

Bost penaltiak ·

Pasatu zen Olentzero eta agurtu genituen Erregeak ere. Atzokoa ez zen inori erregaluak egiteko eguna, are gutxiago Sevilla bezalako talde indartsu bati. Aurkariari erraztasunak emanez zaila da garaipenak eskuratzea

Domingo, 10 de enero 2021, 09:42

Publicidad

Euskal entrenatzaileen 'derbietan' garaipen bakarra

Euskal entrenatzaileen presentzia nabarmena izaten ari da azken urteetan Lehen Mailan. Denboraldi honen hasieran sei talderen buruan zeuden Gipuzkoan edo Bizkaian jaiotako entrenatzaileak. Aulkietan euskal 'derbi' asko jokatu direla esan genezake, beraz. Bada, lehen itzuli honetan guztien aurka lehiatu ostean, ezin esan balantzea guztiz positiboa denik Imanolentzat. Garaipen bakarra eskuratu du oriotarrak 'derbi' horietan, Garitanoren aurkakoa. Emery, Mendibilibar eta Arrasateren kontra berdinketak lortu ditu, eta Lopetegi gailendu egin zitzaion atzo. Javi Gracia nafarraren aurrean ere ez zuen punturik lortu.

Oso puntu gutxi goiko postuetan dauden taldeen aurka

19 partidu jokatuta, Ligaren erdia egin du dagoeneko Realak. 30 puntu. Hotzean begiratuta, datu bakun bezala, ez da gutxi. Iaz baino bat gutxiago. Partidaz partida begiratuz gero, gainera, taldeak hiruzpalau puntu gehiago ere eduki zitzakeela esan daiteke. Alabaina, sailkapenean beti goiko postuetan dauden taldeen aurkako balantzea oso pobrea izan da. Atlético, Real Madrid, Barcelona, Sevilla eta Villarrealen aurka bi puntu besterik ez ditu eskuratu Imanolen taldeak. Champions-erako sailkapena ematen duten postuetan egon nahi izanez gero, aurkari zuzen horien aurka gehiago lortzea ezinbestekoa da.

Defentsa on bat aurreko lerroetan oinarritu behar da

Beste behin, aldaketak egin zituen Imanolek#atzeko lerroan. Etengabeko lesioek konbinazio ugari egitera behartu dute oriotarra denboraldi erdi honetan. Ba-tzuetan harrotasunez esan izan dugu aldaketak ez zirela nabari, baina atzokoan gauzak ez ziren ondo joan. Aritz (bere adiurrea, eskarmentua eta irmotasuna) falta dela gero eta gehiago nabari dela dirudi. Baina ezin ukatu defentsa on bat ez dela atzeko lerroaren lana bakarrik. Atzo baloi asko galdu ziren zelai erdian, eta hortik iritsi ziren Sevillaren aukera asko. Merino, Guridi eta Zubimendik asko sufritu zuten, eta En-Nesyri-ri, berriz, arratsaldea erraztu zioten.

Sánchez Pizjuán-eko aldageletan ez ote dute entxuferik?

«Atsedenaldiaren ostean 'entxufatuta' ateratzen saiatzen gara, posible da-eta lehen minutu horietan aurkaria lo egotea». Barrenetxearen hitzak dira horiek, Osasunaren aurkako partida amaitutakoan esandakoak. Orduan bigarren zatiaren hasieran etorri zen bere gola; Athletic-en aurkakoa, berriz, partidako lehen minutuetan etorri zen. Atzo lo atera zirenak, ordea, txuri-urdinak izan ziren. A ze bi hasiera. Lehen zatiarena sinestezina. Baloia oinetan kontrolpean edukitzeko gai ez zirela zirudien. Eta horri buelta eman ostean, bigarren zatia hasi bezain laster, hirugarren kolpea. Atzo ez zuen inork ez entxufea topatu.

Publicidad

Lehen titulua eskuratzeko bi koska handi aurretik

Atzoko partidak ez zizkigun batere sentsazio onak utzi; alderantziz, aurretik genituen zalantza batzuk areagoatu egin zizkigun. Eta zer esanik ez, hurrengo aurkaria Barça dela kontuan izanda. Duela aste batzuk Nou Camp-en jokaturiko partidaren bigarren zatia hartu beharko dugu erreferentzia gisa Reala finala iristeko gai izango dela pentsatzeko. Lehia askotan sarturik dago taldea, eta horrek txuri-urdinak arazoetan sar ditzakeela esaten hasi dira batzuk. Posible da. Nik nahiago dut, hala ere, ahalik eta borroka gehienetan nahastuta ibiltzea. Ez al zen ba polita izango Supercopa lortzea? Bi koskatara dugu titulua.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad