Nola hala gola beti iristen da
Bost penaltiak ·
Berriro ere bigarren zatian sartu zuen Realak garaipeneko gola, bakarra eta zorte pixka batekin. Baina aurten saria ia beti iristen dela dirudiBost penaltiak ·
Berriro ere bigarren zatian sartu zuen Realak garaipeneko gola, bakarra eta zorte pixka batekin. Baina aurten saria ia beti iristen dela dirudi1
Aldaketak egin zituen atzo Imanolek hasierako hamaikakoan Aritz eta Zaldua aulkian utziz eta horrek, Illarra eta Oyarzabalen lesioekin batera, hasierako talde horretan lau kapitainetako bakar bat ere ez egotea eragin zuen. Merinok hartu zuen besokoa eta itsasontzia gidatzeko ardura. Ez zen bidairik erosoena izan, ezta politena ere, baina behar zuen portura iritsi zen, onik. Leman baino gehiago istriborrean nabaritu zen, agian, hutsunea. Ez zen fin ibili Gorosabel, bereziki txartel horiaren ostean.
Publicidad
2
Silva berriro ere bueltan ikustea albiste ona ez ezik ametsetan hasteko arrazoia ere bada. Kazetari austriarren batek ere hura arren zelairatu zezan eskatu zion Imanoli partida aurreko pren-tsaurrekoan inolako konplexurik gabe. Denok gozatu nahi dugu kanariarraren magiaz, baita arerioek ere. Eta atzo, bere osotasunean izan ez bazen ere, magia horren bristadak ikusi genituen eta haren atzetik, baita gol aukerak ere, batzuk oso argiak. Lastima berak izan zituenak aprobetxatu ez izana.
3
Berriro ere bigarren zatian iritsi zen garaipena. Zorteko jokaldi batean, bai, baina Realak ez zuen inoz amore eman, ohikoa bihurtu den moduan. Partidak maldan gora jartzen direnean ere konfiantza ez zaio ahitzen talde honi eta nola hala hiru puntuak eskuratuko dituela dirudi. Halaxe izan zen larunbatean, Granadan, Elcheren aurkakoan... Gola ia beti iristen da. Bakarra bada ere. Izan ere, norberaren atean golik sartzea eragozten bada (atzokoan ere hutsean Remiro), bakar hori nahiko da.
4
Realarekin bere 100. norgehiagoka jokatu zuen atzokoan Robin LeNormad bretainiarrak. Zifra biribila, egungo taldean oinarrizko pieza bihurtu denaren seinale. Beste hiru jokalari ere zenbaki horietara iristeko atarian daude: Remiro, Isak eta Portu. Guztiak ere kanpotik etorritakoak dira, Aitor Elizegik esango lukeen moduan, filosofiaren hutsuneak betetzera ekarritakoak. Zuloak estaltzeko adabakiak. Bejondeiola bada luxuzko adabaki horiek aukeratu zituenari eta gerora taldean 'josi' dituen jostun bertutetsuari ere. Izan ere, harrobiaren balioaz harro agertzea gustatzen zaigu, baina kanpokoak etxeko bihurtzeko Realak izan duen abilezia ere ezin mespretxatu.
5
Europan jokatzeak horixe eragiten du. Norgehiagoka egunak bata bestearen atzetik datoz eta ez dago ez larunbatekoa bezalako gau ederrekin gozatzeko astirik ezta bestelakoekin penatzeko tarterik ere. Atzokoa iragana da eta guztiek ere Wanda behar dute jada gaur miran. Azken hamar bisitetatik zazpitan esku hutsik itzuli izan dira txuri-urdinak. Alabaina oraingoan lider doaz, madrildarrak kolpe latza jasotzetik datoz, Marcos Llorente min hartuta dute... Griezmann bere onera itzultzen hasi dela dirudi, ordea.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.