1. 1

    Beste pausotxo bat

Hiru geratzen dira. Ez zen erraza izan eta lehen gola iritsi arte zertxobait sufritu genuela ere onartu behar da (Kopako mamuak ez ditugu erabat uxatu). Baina horrek ez dio egindakoari balio izpirik kendu behar. Ligako 8 talde dira dagoeneko lehiatik kanpo daudenak eta aurrera egin dutenetako batzuk gorriak ikusi dituzte horretarako.

Publicidad

  1. 2

    9 eraginkorrena, kapitaina beste behin

Eskuin hegalean hasi zuen neurketa Oyarzabalek; lehen zatia ezkerrean amaitu eta bigarrenean erdiko aurrelari gisa jarri zuen Imanolek. Posizio horretan jaso ohi ditu kapitainak kritika gogorrenak, baina berak badaki haiei nola erantzun: gola sartuz. Braisi asistentzia ere eman zion markagailua biribildu zezan.

  1. 3

    Aldarrikatzeko partida horietako bat

Kopako lehen kanporaketek ohikoak ez diren jokalariak ikusteko parada eskaini ohi dute eta denek ez dute hori ongi probesten. Ez da Olasaren kasua. 45 minutu jokatu arren Imanolen planetan sartu ahal izateko argudioak eman zituen donostiarrak. Baita Turrientesek ere.

  1. 4

    Pazientzia bai, baina argudioekin

Gazteekin pazientzia izan behar dela dio Oskarssonek, eta gutxik egingo diote kontra eskaera horri. Alabaina pazientzia hori elikatzeko zeozer gehixeago eman beharko luke islandiarrak. Atzo aukera polita izan zuen horretarako eta ez zen fin ibili. Galera horiek...

  1. 5

    Etxean berriro irabazi eta gorantz egiteko garaia

Kopako erronka gaindituta, mira berriz ere Ligan jarri behar du taldeak. Vigoko azken neurketak ez zituen sentsazio onak utzi eta txuri-urdinek aurretik zeramaten goranzko joerari heltzea premiazkoa da. Ea Zubimendirekin den.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad