Secciones
Servicios
Destacamos
1
Jokalariei atseden emate aldera hamaikakoetan aldaketak egitea ona da, beharrezkoa, baina taldearen nortasunari eutsiz beti, are gehiago puntuak premiazkoak direnean. Eraikin orok behar ditu zimendu sendoak eta Imanolek agerian utzi du zeintzuk diren bere zedarriak. Ukiezinak.
2
Ohikoa izaten da defentsa eskuinak ezkertiarren rolean ikustea; ez, ordea, alderantziz. Atzokoan bi izan genituen atzeko lerroan eta agian horrexegatik ez genuen Aguerd hain eroso ikusi. Hori gutxi balitz, hegaletan ere bi ezkertiar. Oyarzabal eskuinekoaren jabe egin ote da?
3
Aurkaria, hiria eta estadioa (bertan gol andana sartutakoa da nigeriarra), taldearen bilakaera... bolada txarra atzean uzteko egoera ona zirudien. Eta halaxe izan zen minutu batzuetan, Sadiqek denon gozamenerako gola egin zuenetik baliogabetu zuten arte. Gera dadila lehenengoarekin.
4
Zozketa egin zenetik bagenekien hori eta atzo egiaztatu baino ez genuen egin. Ez du aparteko lekurik izango Europa Leagueko oroitzapenetan. Baina Belgradera joan eta irabazi egin behar zen. Eta jokoa bera ere itsua izan arren helburua lortu zen. Hurrengoaren bila.
5
Ligan erakutsitako hobekuntza berresteko, sailkapenean gorantz begiratzen hasteko eta Anoetan sufritzera ohituegiak dauden zaleei merezitako saria emateko Osasuna mendean hartzea premiazkoa izango da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.