Borrar
Mikel Oyarzabal se cae en un duelo aéreo en el encuentro ante el Alavés. Iñigo Royo
Erte...
Bost penaltiak

Erte...

Miércoles, 28 de agosto 2024, 23:57

  1. 1

    Akatsekin eta bidegabekeriekin amaitzera zetorren sistema

Norbaitek uste bazuen VAR sistemaren erabilerak aurtengoan polemika gutxiago eragingo zituela argi geratuko zitzaion halakorik ez dela gertatuko. Erramintak asko hobetu daitezke, baina finean erabiltzaileen trebezia da gakoa.

  1. 2

    Zubeldia etxekolanak egin gabe iritsi ote da?

Epaileek argi utzi zuten denboraldia hasterako: area barruan aurkaria heltzea penaltiarekin zigortuko da. Azkoitiarrak ez zuen lezioa ikasita eraman atzo -ez dago fin- eta berdinketa oparitu zien arabarrei. Ikusi beharko da, hori bai, araua denboraldi osoan eta zelai guztietan berdin betetzen den.

  1. 3

    Atzeko lerroaren huts

Amesgaiztoak izango ditu oraindik ere Remirok Alavésen aurkako iazko partidarekin, baina atzo atzekaldean daudenen artean hobekien dagoena dela erakutsi zuen, bizpahiru geldiketa ederrekin.

  1. 4

    Iazko puntu kopuru berbera

Zalantza asko eragin ditu taldeak lehen hiru jardunaldiotan eta bat baino gehiago urduri jartzen hasi da. Etxeko lehen bi partidak galtzeak horretarako argudioak ematen ditu zalantzarik gabe, baina Realak aurreko denboraldian bezainbeste puntu dituela esan behar da, hiru, orduan ere etxean bi partida jokatuta.

  1. 5

    Erabakigarriak izan daitezkeen orduak

Merkatua ixteko ordu gutxi falta dira eta Realarentzat erabakigarriak izango direla esan beharrik gabe doa. Hutsuneak argi gaudela dirudi, atzean eta aurrean, eta zuzendaritza buru-belarri dabil horiek estali nahian. Panorama asko aldatuko daiteke asmatuz gero.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Erte...