1
Norbaitek uste bazuen VAR sistemaren erabilerak aurtengoan polemika gutxiago eragingo zituela argi geratuko zitzaion halakorik ez dela gertatuko. Erramintak asko hobetu daitezke, baina finean erabiltzaileen trebezia da gakoa.
Publicidad
2
Epaileek argi utzi zuten denboraldia hasterako: area barruan aurkaria heltzea penaltiarekin zigortuko da. Azkoitiarrak ez zuen lezioa ikasita eraman atzo -ez dago fin- eta berdinketa oparitu zien arabarrei. Ikusi beharko da, hori bai, araua denboraldi osoan eta zelai guztietan berdin betetzen den.
3
Amesgaiztoak izango ditu oraindik ere Remirok Alavésen aurkako iazko partidarekin, baina atzo atzekaldean daudenen artean hobekien dagoena dela erakutsi zuen, bizpahiru geldiketa ederrekin.
4
Zalantza asko eragin ditu taldeak lehen hiru jardunaldiotan eta bat baino gehiago urduri jartzen hasi da. Etxeko lehen bi partidak galtzeak horretarako argudioak ematen ditu zalantzarik gabe, baina Realak aurreko denboraldian bezainbeste puntu dituela esan behar da, hiru, orduan ere etxean bi partida jokatuta.
5
Merkatua ixteko ordu gutxi falta dira eta Realarentzat erabakigarriak izango direla esan beharrik gabe doa. Hutsuneak argi gaudela dirudi, atzean eta aurrean, eta zuzendaritza buru-belarri dabil horiek estali nahian. Panorama asko aldatuko daiteke asmatuz gero.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.