1
Ligako talderik onena etxean zenbaki kaskarrenak dituenaren aurka. Kinielan X2 nahiko argia. Baina futbola hauxe da eta gutxien espero genuenean lehertu zen festa Anoetan: Barça antzu erasoan –lan bikaina defentsan–; Becker lehenengoan asmatuz; Peña Remiro baino lan gehiago eginez...
Publicidad
2
Realaren etxean inoiz izan duen boladarik onena osatzeko aukera zuen atzo Barçak; bosgarren garaipena jarraian. Berdinketa lortuz gero ere, bederagitzarrenez punturen bat patrikaratuko zuen. Bolada guztiak noizbait amaitzen dira, ordea, eta era ezin hobean bukatu da blaugranena.
3
Laster 8 urte beteko dira Iñigo Martinezek Reala denboraldi erdian utzi zuenetik, baina Anoetako harmailak argi utzi zion lehen minututik denborak ez duela erabaki hark eragindako oinazes inolaz ere arindu. Baloia zuen bakoitzean.
4
Hiruzpalau zentimetro? Ez ziren gehiago izango Lewandowskiren gola baliorik gabe uztea eragin zutenak. Orain jokoz kanpokoak automatikoki erabakitzen direnez, ezer gutxi egin daiteke baina ezin esan naturala denik. Oraingoan mesederako izan zen, baina aldeantziz tokatuz gero...
5
Egutegi aldrebes honen poderioz beste 'atsedenaldi' bat datorkigu orain, jokalari mordoxka munduko puntu ezberdinetara eramango dituena. Pena da halako garaipen bikain baten ostean, baina ea hurrengo erronkei (Kopa lehenik eta behin) behar den moduan heltzeko balio duen.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.