Borrar
Bost penaltiak

Ikas dezatela nor den Reala

Martes, 12 de diciembre 2023, 23:52

  1. 1

    Ez da 'Sociedad'. Reala da.

'Sociedad' deitu izan diote italiarrek Realari; eurentzat Real Madrid baita 'Real' bakarra. Lehen fase honetan eta bereziki Inter ahalguztidunaren aurka erakutsitakoarekin ikasi beharko dute bai, benetako 'Reala' nor den.

  1. 2

    Ideia argirik gabe, nekez egin dakioke gola Interri.

Hori falta izan zitzaion Realari, batez ere baloiaren jaun eta jabe izan zen minutuetan. Italiarrak maisuak dira defentsan eta ligan zazpi gol baino ez dituzte jaso. Alabaina, Interrek zuri gola ez egitea ere ez da marka makala.

  1. 3

    Ezerk ez du Zubeldia geratzen.

Ez zirudien azkoitiarra hamaikakoan sartzeko moduan iritsiko zenik, baina argi dago Imanolek, lunbago eta guzti, erabateko konfiantza duela berarengan. Eta Igorrek ez dio hutsik egiten.

  1. 4

    0-0 Giuseppe Meazzan, eta Maguna zelaira.

Kritika asko jaso zituen Imanolek joaneko partidan egindako aldaketengatik, baina argi dago oriotarrak ez diela jaramonik egiten. Atzo beste behin austarta izan zen eta hortxe harrobiari egindako keinua.

  1. 5

    Ohorezko matrikula; ez dago besterik.

Taldea egiten ari denak ez du beste notarik merezi. Aurreikuspen baikorrenak ere gaindituz, aise sartu da Europako 16 talde onenen artean, haien aurrean planto egin eta lehiatzeko gai dela agerian utziz gainera. Bejondeiela.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ikas dezatela nor den Reala