Borrar
Bost penaltiak

Penaltirik ederrena

Domingo, 15 de enero 2023, 06:59

  1. 1

    Kopako finalekoaren ostean, penaltirik bereziena

Gol ederrenen sailkapenetan penaltiz egindakoek ez dute lekurik izaten, baina atzokoa azken 10 hilabeteotan realzaleoi gehien gustatu zaigun gola izan daiteke. Politenetan politena. Orain bai, kapitaina bueltan da.

  1. 2

    Gure 'enbor norvegiarra'

Goitizen hori jarri zion baten batek Sorlothi itxuraz oso trebea ez dirudielako. Atzo egindako gol apartak ezeztatu egiten du hori beste behin. Ia errebotez iritsi zen udan Alex baina ezinbesteko bihurtu da. Laster osatu dadila.

  1. 3

    Noiz arte gozatu ahal izango dugu Kanarietako magiaz?

37 urte, apalategia sariz gainezka eta hala ere gose izpirik ez du galdu Silvak. Gazteek bezainbeste lan egiten du, ez du amore ematen eta bere ukituak edozein jokaldi arriskutsu bihur dezake.

  1. 4

    Athleticen aurrean ezin atea guztiz itxi.

2015-16 denboraldian izan zen azkena (0-0). Orduz geroztik talde zurigorriak beti egin du gola Anoetan. Atzokoan ere Realak ez zuen lortu bilbotarren markagailua hutsean uztea.

  1. 5

    Ligako jantzia armairuan sartu eta Kopakoa atera

Lehiak ez du etenik eta hurrengo erronka gainean du taldeak. Kopako final laurdenetako txartela eskura dute txuriurdinek -zozketa ez zen txarra izan- eta ezin aukera alferrik galdu. Kopa ederra da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Penaltirik ederrena