1
Gol ederrenen sailkapenetan penaltiz egindakoek ez dute lekurik izaten, baina atzokoa azken 10 hilabeteotan realzaleoi gehien gustatu zaigun gola izan daiteke. Politenetan politena. Orain bai, kapitaina bueltan da.
Publicidad
2
Goitizen hori jarri zion baten batek Sorlothi itxuraz oso trebea ez dirudielako. Atzo egindako gol apartak ezeztatu egiten du hori beste behin. Ia errebotez iritsi zen udan Alex baina ezinbesteko bihurtu da. Laster osatu dadila.
3
37 urte, apalategia sariz gainezka eta hala ere gose izpirik ez du galdu Silvak. Gazteek bezainbeste lan egiten du, ez du amore ematen eta bere ukituak edozein jokaldi arriskutsu bihur dezake.
4
2015-16 denboraldian izan zen azkena (0-0). Orduz geroztik talde zurigorriak beti egin du gola Anoetan. Atzokoan ere Realak ez zuen lortu bilbotarren markagailua hutsean uztea.
5
Lehiak ez du etenik eta hurrengo erronka gainean du taldeak. Kopako final laurdenetako txartela eskura dute txuriurdinek -zozketa ez zen txarra izan- eta ezin aukera alferrik galdu. Kopa ederra da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.