1. Penalti puntutik etorri dira jasotako golen erdia baino gehiago. Lau penalti sei jardunalditan. Real Madriden aurkako bigarrenak asko haserretu gintuen, bai, baina horrek ez dezala estali Realaren ahulezia atal horretan, beste hiruetan ez baitago asko protestatzerik. Atezainak bakar bat ez geratzeak ere ez du laguntzen.

Publicidad

2. Ezin astero Real Madriden aurka jokatu Emaitzak lagundu ez arren, itxura ona eman zuen aurreko jardunaldian taldeak, itxaropentsu egoteko modukoa, baina badirudi hobekuntza horretan aurkariak Realaren jokoak baino zerikusi handiagoa izan zuela. Orduan txukun ibili zirenek ere, Sucic kasu, bestelako irudia eman zuten atzo.

3. Harrobia nagusi hamaikakoan, zazpi ordezkarirekin. Jokalari «freskoak» nahi omen zituen Imanolek Mallorcari aurre egiteko eta hortik horrenbeste aldaketa hamaikakoan, Zubietako zazpi jokalarirekin (Anoetan bi izan ziren). Gutxik erakutsi zuten, ordea, 'freskotasun' hori zelaian.

4. Estatistikak alde izateak ez du askotarako balio. Baloia Realekoen oinetan denbora luzeagoan egon zen (%59), paseetan finago ibili ziren txuriurdinak (%83-%77) eta aurkariaren atera gehiagotan jaurti zuten baloia (13-10), baina ez ziren inoiz hura baino gehiago izan zelaian. Aitzitik, duelu gehienak (%56) Mallorcak irabazi zituen. Ai, Merino...

5. Zorrilla, egoerari buelta ematen hasteko zelaia? Sei partidaren ostean taldeak lau puntu baino ez izatea ez genuen espero. Aurrera begiratu eta egoerari buelta emateko unea da eta Valladolid aurkari aproposa izan liteke horretarako, azken bisitak (1-0) oroitzapen onak ekartzen ez dizkigun arren.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad