1. 1

    Europarako txartela hurbilago

Txurdinek lekukoa eskuan zuela, korrika hasi zuen eguna Realak, euskararen aldeko ekimenarekin bat eginez. Eta ziztu bizian amaitu, garaipenari esker 8 eta 9 puntuko abantaila ateratzen baitie atzetik dituen biei.

Publicidad

  1. 2

    Mikel zelaian badago, Mikelek; bestela Isakek

Argi utzi du aste honetan Imanolek nork hartu behar duen beti penaltiak jaurti-tzeko ardura. Eta begibistakoa da biek ere huts egin dezaketela. Baina, posible al da espezialista batek baloia bota aurretik geldialditxo bat egitea debekatua dagoela ez jakitea?

  1. 3

    Sorloth irribarretsu ikustea seinale ona

Gatzgabea. Halaxe esaten omen dio entrenatzaileak norvegiarrari. Izan ere, ez dirudi txantxetan ibiltzen den horietakoa. Alabaina, atzo aldarte onean ikusi genuen, gero eta gusturago, eta gero eta erabakigarriago. Azken txanparako premiazkoa.

  1. 4

    Silva eta Rafinharen ikuskizuna.

Eszenatokira lehen mailako artistak igotzen direnean ikuskizuna bermatuta egon ohi da. Bi hauen kasuan ez da beti hala izan, baina atzokoan erakustaldi ederra eskaini zuten. Aurrekoak hobe ibili balira..

  1. 5

    Aste Santua sufrimenduarekin hasi behar

Erramu Igandea kalbario bihurtzeko zorian izan zen, baina Realak egoerari buelta ematea lortu zuen. Betis Ostiral Santuan dator Anoetara. Ez dadila Gurutz Bidea izan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad