1
Ez gara superstiziozaleak, baina Realak urre koloreko elastikoa janzten duen bakoitzean puntuak poltsikoratzen dituela egia da (Bartzelonan, Getafen, Valladoliden, Nizan...). Mallorcan txuri-urdina eraman zuen. Eta etxeko kontuen berri badugu denok.
Publicidad
2
Aurkariek dagoeneko bere mugimenduak ongi ezagutzen dituztela diote batzuek, driblin gehiegi egiten dituela ere bai, baina ezin ukatu japoniarrak beste puntu bat ematen diola Realaren erasoari. Taldea lerro horretan izaten ari den zailtasunak ikusita, kosta egiten da batzuetan 14a aulkian ikustea.
3
Realarekin bere 99. gola sartu zuen Oyarzabalek, penalti puntuan bera baino seguruago inor gutxi sentituko dela agerian utziz. Ehungarrena laster etor dadila. Remirok, berriz, golik jaso gabeko 101. partida osatu zuen. Bata zein bestea oinarrizkoak dira ibilbide sendoa egiteko.
4
Atzoko biekin taldeak orekatu egin du berriro ere golen balantza. Hamarna dira sartutakoak eta jasotakoak. Lehenengo platertxo horretan pisu gehiago jartzea ezinbestekoa da, ordea; aukerak aprobetxatuz eta atzo izandako despisteak saihestuz. Beti ez da Iheanacho egongo hor.
5
Bezperan egindakoa ahaztu eta hurrengo erronkari heltzeko garaia da, Europan ere puntuak batzea ezinbestekoa bihurtu baita, bidean aurreikusitakoak baino gehiago galdu ostean. Txekiarrak ez dabiltza hobe eta hori probestu behar da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.