
Esanahi berezia
Nadeth Agirre
Lunes, 9 de septiembre 2024, 02:00
Secciones
Servicios
Destacamos
Nadeth Agirre
Lunes, 9 de septiembre 2024, 02:00
Atzokoa egun berezia izaten da oso. Oroitzapen zoragarriak dauzkat. Emozio handiko eguna da. Estropada asko lehiatzen dira baina hau da gehien ikusten dena eta jende gehien mugitzen duena. Kontxak esanahi berezia du. Bi asteak, bere osotasunean, modu desberdinean bizitzen dira baina atzoko goizen arraunlariak bere buruari esaten dio: «Gaur barruan duguna erakusteko eguna da!». Uretaratzeko une hori bai polita, jendea ere hurbiltzen zaizunean. Urduria, baina polita.
Estropadari dagokionez, bakoitza bere txanda irabaztera atera zen eta jaun eta jabe izan zen Arraun. Konfiantza handia dute arraunlariek beraien buruangan. Erraz irabazi zuten. Irteera ona egin, aurrea hartu eta burua galdu gabe arraunketari eusteko gai izan ziren. Meritu izugarria dute aurten, bat ezik estropada guztiak irabazi baitituzte. Arraun kenduta, azpimarratu nahiko nuke besteak segundo gutxitan ibili direla eta lehia polita ikusi dugula.
Emakumeen maila oso ona izaten ari dela uste dut. Urtetik urtera denborak hobetzen ari dira eta estropada ederrak bizitzen ari gara. Etorkizun ona ikusten diot gure arraunari, baina bai esango nukela bertako arraunlaria, harrobikoa, pixka bat zaindu egin behar dugula, beharrezkoa delako gure ontzientzat. Hori da landu behar dena aurrera begira. Berez, emakumeen traineru bat ateratzea zaila bada, bertako arraunlari gutxi badaude, are eta zailagoa.
Oraindik ere, pena ematen didan arren, jarraitzaile gutxiago ikusten dira emekumeei animatzen. Arranplan nabaria da hori, Orioko emakumeen irteera gizonezkoekin alderatzen badugu, esaterako. Hala ere, ulertzekoa ere bada. Asko goizean goiz tokia hartuta daude, eta ez dute galdu nahi gizonezkoen estropada hasi baino lehen. Ez dauka horrek konponbide samurra. Baina jendea mugitzen da. Zorionak, eta gora arrauna!
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Santander, capital de tejedoras
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.