Manuel Lasarte handiak bai jakin arraunlarien jarduna balioetsi eta goraipatzen. «Berdin gabeko lana gizon-sail batena», zioen hark, edota «gure arraunlarien berotasun-garra/ derriorrean zegoen omendu beharra». Merezi dute, bai, guztion txaloa arraunlariek. Baina horren gainetik, merezi dute justizia eta, gehienbat, errespetua. Azken orduotan bateragarriak ... ez diren bi gertakizun ezagutu ditugu. ETE ligan, Astillerok hiru arraunlari gaizki inskribatu ditu. 'Berezkoak' (propioak) zirelakoan lehiatu dira izaera hori hartzeko eskatzen diren baldintzak bete gabe. Akats horri esker bete du kupoen araua ontzi kantabriarrak hainbat estropadatan. Aldi berean, Zumaiako elkartearen presidentea hor ikusi dugu erabat damututa, lur jota -lorik ere ez omen du egiten gauean- KAE-1eko trainerua playoff-etara apuntatu ez duelako eta epea pasa zaiolako.

Publicidad

Kontua da bi lege urraketek erantzun desberdina izan dutela. Zumaiak ezin izango du TKE ligara igotzeko estropadetan parte hartu, kirol arloan sailkapena lortzen badu ere. Araua zorrotz etorri zaio gainera. Baita elkarteko presidenteak zintzo onartu ere, inori errua bota gabe. Ez da gauza bera gertatu, ordea, Astilleroren kasuan. Ez dago zigorrik. Legez kanpoko arraunlari-zerrenda aurkezteak ez du ondoriorik. Gakoa zein izango, eta ez omen da fede txarrez egindako zerbait izan. Alajaina! Fedea! Batzuetan intentzio kontuak balio du. Besteetan, nonbait, ez. Edo Zumaiako presidenteak asmo txarrik izan al du bada?

Epaitu dute elkarte baten eta bestearen jokabidea. Nork epaitu epailea? Arraunean ere egin beharreko galdera.

Lazkao Txikik behin bota zuen bertsoa aipatzea besterik ez dago halako aldrebeskeriaren aurrean: «Justiziaren izenarekin horrenbeste injustizi/arrazoi haundienarekin askotan ez leike bizi/nik bezelaxe badakizute nahi badezue ikusi/besteentzako legeak jarri eta indarra nagusi».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad