

Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Miércoles, 17 de abril 2024, 13:24
Udaberria hastearekin batera, naturaren esnatzea antzematen da ingurunean. Zuhaitzak hosto berriak eta loreak botatzen ari dira; narrastiak ezkutalekuetatik irten eta eguzkiaren berotasun bila hasi dira; txorien soinu-bandaz gozatzeko unerik egokiena da: zozoak martxoan hasi ziren habiak egiten eta haien kantu ederrekin esnatzen gara, enarak iritsi dira gurera Afrikatik, haien populazioak beheranzko joera azaltzen badu ere, txantxangorriak aztoratuta dabiltza norbere lurraldea zaintzen... Baina, inguruan ditugun zenbat txorien kantu ezagutzen ditugu? Ba al dakigu zergatik egiten duten kantuan? Arrek eta emeek berdin egiten al dute?...
Naturarekin harremanetan jartzea, plazera izateaz gain osasungarria ere bada eta txorien mundura hurbiltzea esku-eskura daukagun aukera da, gainera, haien ezagueran sakontzeak ingurunea zaintzearen garrantziaz sentiberatzen lagunduko digu, besteak beste.
Apirilaren 20an, larunbatarekin, txori-kantuak ezagutzeko saioa antolatu dugu Ametzagaña parkean, Donostian. Mikel Olano basozaina izango da saioaren gidaria. Inguruetatik ibilaldi erraz bat egingo dugu eta Olanoren laguntzarekin, txorien espezie ugari identifikatuko ditugu, bakoitzaren bizimoduari buruzko bitxikeriak azaltzen dizkigun bitartean. Mikel Olano, Euskal Herriko punta-puntako aditua da; daukan ezaguera-maila harrigarriari, komunikatzeko gaitasun aparta erantsi behar zaio. Ornitologian askotariko proiektuetan hartu du parte, besteak beste, pasa den urrian aurkeztu zen Euskadiko hegazti ugaltzaileen lehen atlas modernoan. Hitzordua goizeko 10:00etan izango da, aurrez izena eman behar da eta 6€-ko prezioa (4€ 12 urtetik beherakoek) du.
Udaberria txori artean hegan programaren bigarren saioa izango da hau. Apirilaren 4tik 30era Ramón Urainen Euskal Herriko hegazti habiagileen akuarelen erakusketa bisita daiteke Arditurrin, apirilaren 27an «Okilak, gure basoetako arotzak» saioa Aitor Lekuona adituaren eskutik Arditurrin eta maiatzaren 12an sai arreen behaketa egingo dugu teleskopioekin, leku berean. Adin eta ezaguera-maila guztientzat aproposak direnez, ez galdu aukera eta erreserbatu lekua.
Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko: 943 49 50 69 / 688 89 50 68; arditurri@gipuzkoanatura.eus edo www gipuzkoanatura.eus.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.