
Maddi Arzallus Alberdi
«Antzerki izarrak zuzentzen ditudan San Bartolome kalezuloan 'adoptatu' ninduten»Secciones
Servicios
Destacamos
Maddi Arzallus Alberdi
«Antzerki izarrak zuzentzen ditudan San Bartolome kalezuloan 'adoptatu' ninduten»Zertan dabiltza Julio Nogales, Fernando Mikelajauregui, Koldo Torres, Isabel Aguirrezabala, Roberto Citores, Markel Sainz, Pilar Brandariz, Jesus Zuñiga edo Aiora Urien bezalako Donostiako, Gipuzkoako, Euskal Herriko antzerki amateurraren izarrak Aldapetarantz doan San Bartolome kale txikian, non txalaparta ikastaroak antolatzen diren, non badiren hainbat elkarte irabazi-asmorik gabe? Zer ote Larroxenen Michel Gaztambide gidoigile ospetsuak ematen dituen ikastaroetatik probetxu handia atera duen Maddiren gidaritzapean? Entseguetan daude, Lugaritzen estreinatuko baitute aurki Ken Keseyen nobela, Dale Wassermanen antzezlana eta Milos Formanen pelikula den 'One Flew Over the Cuckoo's Nest' edo 'Alguien voló sobre el nido del cuco'.
–Uste dut goiko zerrendan izen bat falta zaidala. Eta ez nola nahikoa...
–Bai, ez duzu idatzi artista gonbidatu gisa datorren hori. Ez, ez duzue Lugaritzeko aretoaren tauletan ikusiko. Bai ordea bere ahotsa aditu eta entzun. Off-ean, zuekin Tito Irazusta!
–Arranopola! Sorpresaz harrapatuko ditu kirola maite duten dozenaka ikusle. Zu ere ez zaitut ikusten. Non arraio sartu zara?
–Madriletik bueltan nauzu. Hara joan ginen asteburuan Albeniz antzokian den 'Operako mamua', Andrew Lloyd Webber musikari handiak eta Antonio Banderasek berak ekoitzi duten ikuskizuna paregabea ikusteko asmotan. Badakizu nolakoak garen antzerki frikiok...
–Susmoa badut baina nahiago zuk azaltzea.
–Antzerkizauritook kilometroak egingo genituzke lan onak dastatu ahal izateko. Are, nire kasuan bederen, musikalak badira. Maite ditut nik Broadwayeko lan horiek, asko eta asko gero zinema bihurtu ohi direnak.
–Izan ere, zuk ere biak nahasten dituzu. Bai lanbidez bai debozioz eta afizioz. Sare sozialen ekosistema digitalean ere ez zabiltza makal. Duela bi urteko Beldurrezko Astekoak kudeatzen laguntzen ibili zinen.
–Bai, bi arte mota handi horiek maite ditut. Biziki, sutsu. Eta bai, nire Linkedin profilean zera jarri nuen, 'Open to Work' komunikazioarekin, irudiarekin eta ikuskizunarekin zer ikusia duen orok interesatzen nau, pizten nau, pozten nau. Deustun ikasi nuen Enpresen Administrazioa edo Kudeaketa. Ibilia naiz Community Manager afanetan. Baditut film labur pare bat ('Hibernar', 'Atzelariak'), La Farandulan neurri, tamaina, denbora txikiko beste bi antzezlan edo aurkeztu izan ditut. 'Handia' eta antzeko arrakasta osoko filmak ekoitzi izan dituen Moriarti etxearen azken produkziotan nabil administrazio aferetan laguntzaile. Urte dexente eman ditut Nueve Teatro taldean errejidore.
–Errejidore? Zuzendaria zinela uste nuen nik. Ez al zara ba zu goian aipaturiko izar horiek guztiak inork ez, inon ez, inoiz ez lortu duen/den arrakastara bideratuko?
–Ahaleginak egingo ditut bai, baina egoitza soziala Puerto kalean duen arren, San Bartolome kalezuloan entsaiatzen duen Nueve Teatro taldean errejidore moduan sartu nintzen Alazne Etxeberria zuzendaria zelarik. Utzi zuenean, gabe geratu zirenean niri pasa zidaten erantzukizuna, baita plazera eskaini ere. Nolabait 'adoptatu' egin ninduten, nigan jarri zuten konfiantza. Saiatuko naiz oker ez zirela egiaztatzen.
–Ez da nola nahikoa hasteko bota diezun erronka! 'One Flew Over the Cuckoo's Nest / Alguien voló sobre el nido del cuco' entzuterakoan, denoi etortzen zaizkigu burura Jack Nicholson eta, erizainarena eginez, Louise Fletcher.
–Ez dira erreferentzia txarrak baina ahaleginduko gara gure ikusleak pelikularekin ahaztuarazten. Nik ez nekien nobela zenik, are gutxiago nobela eta gero baino filma aurretik antzezlana bilakatu zutela Broadwayen...
–Nolatan enteratu zinen ba?
–Victor Ericerekin batera 'Cierra los ojos'-en gidoia idatzi duen Michel Gaztambideren ikastaroaren une berezia gertatu ohi da 'Alguien voló sobre el nido del cuco'-ren azterketa, analisia. Hantxe eta orduantxe egin nintzen jakitun. Zoratu nintzen notiziyarekin eta, hamaika aldiz irakurri ondoren, Nueve Teatrokoei proposatu...
–Beldurtu al ziren?
–Inolaz ere ez. Beraientzat antzerkia gozamenerako afera da. Zenbat eta handiagoa desafioa, hainbat eta handiagoa plazera. Hala ere, hain da sekulakoa erronka ze Sarobe, Teatro Estudio eta Sasibilen ere jarduten duten izarrak fitxatu egin ditugun. Ez dizuet ukatuko kristorena ez denik egin beharreko esfortzua. Konplexua da antzezlana eta pertsonaia bakoitzak unibertso bat du barrenetan. Bestalde gaurkotasuna dario...
–Aktualitaterik? Hori uste al duzu zuk?
–Bai. Ez esan egun buru osasunaz ardura ez dugunik. Ez esan Iñigo Errejonek esandako hitz haiek eta Simone Biles edo Ricky Rubioren kasuek isla handia izan ez dutenik gizartean. Ez esan exijente jarri ez garenik osasun erakundeekiko.
–Antzerki amateurraren prekaritateaz mintzo zineten duela gutxi egunkari honetan. Zerbait gehiago adierazi nahi, behar?
–Pentsa ezazue, estreinaldiaren egunean bertan izango dugu agertokiaren argiekin zein soinuarekin lehenbiziko kontaktua. Lehena eta bakarra emanaldia aurretik. Izugarria, baina menderatuko dugu egoera latz hori eta hegan egingo kukuaren habiaren gainetik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.