
Hiritarrak
«Azkar doaz mundua eta jendea baina badira kontu modifikatuezinak»Secciones
Servicios
Destacamos
Hiritarrak
«Azkar doaz mundua eta jendea baina badira kontu modifikatuezinak»Z umagarrako Santa Lutxi eguneko azokan izan zuen jende frankok Ana Mariren eta Miguel Angelen alabak diren Maite eta Aneren berri estreinakoz baina ez ziren batere hasiberriak ofizioan akantilado gainean eta lau haizeetara den Zumaiako Santa Klara baserrian bizi diren ahizpa biak. Aspalditik saldu egin du familiak esnea kalean. Iaz, beren proiektuak Landa Ekin ekimenaren Lehenengo sektore dibertsifikazioaren saria eskuratu zuten. Azokaz azoka ibiltzen dira yogurtak saltzen. Xantio bidean izanik, pelegrinentzako ostatua ere da baserria. Kaiku eta Harakai elkarteetako Juntan da Zarauzko Antoñanoetan Diseño de Fabricación Mecánica ikasi zuen Maite, Zumaiako frontoian palan aritzen den ganaderua. Gipuzkoako azoketan izateaz gain, badute vending makina bat Zumaian. Salmenta online nola egin ari dira serio aztertzen orain.
–Non gaude zehazki?
–Lehen 'Los Diseminados' izena zuen auzoa zen paraje batean. Orain Zumaiako kale bat baino ez gara, kale bateko zerbitzu publikoak ez dituen kalea, esan behar. 1902an etorri zen gure familia hona. Parte bat ermita zen eta itxura hori mantendu egin dugu. Nahita. GeoParkean gaude, Unescok (Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea) babesturiko eremuan, beraz. Gurean, Donejakue Bideak bat egiten du GR121 Kostakoarekin. Haizeak zakar jotzen du hemen baina kresalak gure behiek jaten duten belarra bustitzen du. Beste gauza batzuk jaten dituzte, jakina, kontu, konozimendu handiz prestaturiko bazka, baina ziur gara gesalak hobetzen eta aberasten diela esnea.
–Azokaz azoka ibiltzen zarete. Santo Tomas egunean Mutrikun, Inuzente Egunean Elgoibarren izango zarete. Noiz hurbilduko Donosti aldera?
– Anoetan, Iruran, Azkoitian, Urretxun, Oiartzunen ere ibiltzen gara. Badakizu zer? Azoketan zaila da jendea konbentzitzea jogurta dastatzeko. Eskaini eta erantzuna maiz honako hau: 'Ai, barka, talo jan berri dut, ai, barka txistorra hartu dut oraintxe'. Probatuz gero, arazorik ez, gustatu eta erosi. Donostiara noiz arrimatuko galdetzen zenidan?
– Bai.
– Azoka batean geundela, txapelketa ugari irabazi duen Ibai eztigileak eta erroskillak zein pastelak saltzen dituzten Mañerokoek komentatu ziguten larunbatero auzo ezberdinetan Behemendi elkarteak antolatzen dituen azoka asuntua eta etortzeko biziki gomendatu. Azkenean baiezkoa eta gure izena eman dugu. 2025ean hasiko gara. Otsailaren bian Easo plazara goaz. 15ean berriz, Kataluniakoara.
– Gozoak dira gero zuen jogurtak, nola, noiz, zerk bultzatua onartu zenuten erronka?
– Bihotzekoak emanda hil zitzaigun aita. Derrepentean konturatu ginen baserrikoak ginela baina ez genekiela baserria aurrera ateratzen. Konturatu ginen animaliak ezagutzen genituela baina ez genekiela hazten. Konturatu ere traktorean ibiliak ginela baina manejatu kasik ez... Garai latzak izan ziren haiek. Nik uste, 22 urtekin prest izan nintzen animaliak kentzeko. Baina, 13 urteko Anek debekatu egin zidan.
– Biba Ane!
– Gure behiak frisoiak ziren. Lekunberriko albaitari batek esan zidan Fleckvieh izenekoak ezagutu beharko nituela...
– ??!!
– Litroei zegokionez, frisoiek baino gutxiago ematen zuten baina esne kalitatea hobea zen. Baziren, gainera, oso animalia erresistenteak. Frisoiak muskulu gutxiago du eta maiz justu ibiltzen da osasunez, zainketa gehiago behar du. Horretaz gain, onak izango ziren bi arrazen arteko kruzeak, gurutzaketak. Ez dakit nola baina konbentzitu ninduen eta Austriara abiatu nintzen...
– Austriara!!!! Zertara(ko)?
– Bildu behar ziren han Espainiako zen Europako hainbat ganaderu fleckviehak ezagutzeko. Beraiekin Joan nintzen. Eta konbentzitua bueltatu Zumaiara.
– Eskerrak!
– Izugarria izan zen dena. Bai inbertsioa bai gure munduaren aldaketa. 12 behi ekarri genituen eta zezen bat. Erosi genuen animaliak eroso, minik gabe, bortxatu barik, haiek nahi dutenean jaitsiko zituen robota. Erosi genuen, hasieretan, hazia ere. Asko ikasi behar izan genuen. Eta hori baino garrantzitsuagoa dena...
– Zer?
– Zuk ez dakizuna dakien jendearekin kontaktu estuan izan eta ez dakizunean, lotsarik gabe telefonoa hartu eta galdetu. Asko harritzen dira gai batez erantzunik ez dudanean. Jakin beharko zenuke ba, esaten didate. Eta nik, bueltan, 'ez, ezinbestekoa, zera da, errepostua duena nor jakitea'.
– Zu zaitut ba modifikatu ezinak diren kontuak zeintzuk dakiena.
– Gure esnekiek esnea eta fermentoak baino besterik ez dute sekula izango. Gure salmenta beti izango da kalean, auzoan, azokan. Nahi dugu ere prezio onean saldu, ekonomia maila guztietako jendeak ona eta on jan dezan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.