
Hiritarrak
«Badugu heroiak izateko eskubidea baina hobe... antiheroiak eraikitzea»Secciones
Servicios
Destacamos
Hiritarrak
«Badugu heroiak izateko eskubidea baina hobe... antiheroiak eraikitzea»Eibarkoa, handik egin zuen alde bastante azkar. Promesa ere egin zuen: Eibar futbol taldea bigarren mailara itzultzean bueltatuko zen bera herrira. Ez du baina emandako hitza bete. Zarautzen bizi da Ane alabarekin. Kirolean aritzen da bertan eta hartzen du gero bainua itsasoan. Larratxon Iralek irakasleen formakuntzarako duen irakastegian jarduten du euskal kultura irakasten. EH Sukarra taldeko letragilea eta Lorelei taldearen abeslari eta gidari izandakoa, baditu hainbat liburu liburu-dendetako apaletan. 'Bada hiri gorri bat' horietako bat dugu. 'Picasoren zaldia' beste bat, Kajoian luze izan, ukan, eta gero, 'Euri gorriaren azpian' du kaleratu azkena. Larratxo auzoan elkartu ginen. Aspaldian izena galdu zuen eraikin batean, Larratxo Pasealekuan ia existitzen ez den 53 zenbakian kokatua den horretan, paretak, leihoak, ateak ederki eta basaki tatuatuak, bortitz grafititatuak dituen leku ezin hobean. Bertakoek arras ondo dakite irakasleak ari direla barruan ikasten. Bertakoek mintzagai dute sarri eskola fantasma hori non euskal literatura eta artea jorratzen den.
–Iragan denboretan Irale irakasleen euskalduntzeaz arduratzen zen. Orain zuk, Asier Osinaldek, Jon Mujikak eta beste batzuek euskal kulturaz janzten laguntzen diezue...
– Euskaratzera etortzen ziren lehen, bai. Antza, egun, euskaldunduta daude irakasle guztiak. Euskalduntze prozesuan murgilduta, gai dira euskaraz saioak emateko, baina nik uste beste gauza bat deitzen diogula gaur euskalduntzeari: neutraltasunez eta doktrinatu gabe, ulertzen dugu hizkuntza ez dela gauza isolatua eta kultura behar duela. Hala ere, zera esango dizut: nire klaseetan ez dute Historia maiuskulaz ezagutuko istorioak baizik.
– Handiak esaten dizkiezu ikasleak diren irakasle horiei: euskal kultura barna egingo duten bidaia ez dela ez erosoa ez atsegina izango pasarte eta momentu askotan. Inkluso igual...
–... Bozkatu manera aldatuko zaie. Ez, ez da lasaia euskal kulturaren barruan egiten den bidaia.
– Hor goian eta behean, letra beltz eta handiagotan, horrekin bat datorren erantzuna luzatzen duzu: ez zara batere kanonikoa. Ez euskaldun bezala, ez masa-mugimenduei dagokienez, ez politika aldetik. Heroiak beharrean, antiheroiak nahiago.
– Gizakiaz idazten dut eta gizaki aktiboak behar ditut, mugimenduan daudenak, beren odola borborrean daukatenak. 'Traidore' hitzak duen indarra dut gogoko.
– «Konplize egin gintuen historiak eta gure maitasun pasarteek biktima bihurtu zuten herria(..) Traidore deitu ninduten gerora bizi nuen barne borroka zuen borrokarekin parekatu nuelako» idatzi zenuen 2007an kaleraturiko 'Picassoren zaldia'-n, orain oso gogoko ez omen duzun poema liburuan.
– «Lehen harria bota eta eskua ez ezkutatzean galdu nuen inuzentzia. Botila eta gasolinarekin zinpetu nituen abertzaletasunaren paperak» diot beste poema batean, Ez zaizkik taldeak gusatzen. Traidorea naiz kolektibo ia guztiekiko. Baina badakit 'masa' horietatik gizabanakoak banan-banan atera izanez gero, horiekin, indibidu horiekin arituko nintzatekeela lasai. Nazka diet bai kanon guztiei eta herria bereizten duten formulazio klandestinoei.
– 'Lehen desertore'-n diozu: «Autografo bat eskatu nion kristauen jainkoari haragi trukean elizari saltzeko. Abertzale odoltsu baten maitakeria oparitu zidaten. Garesti irten zitzaidan tratua».
–Gogoan dut liburura hurbildu zirela asko noren kontra aritzen nintzen politikoki eztabaidatzeko...
– Atera al zuten ondoriorik?
–Ezer ez omen zuten ulertu.
–Eskerrak. 'Euskaraduna'?
– Berriro kanona. Ez naiz sentitzen euskaldun tradizionala. Euskara dut eta da nire ogibidea. Euskara dudalako ordaintzen didate. Euskaraz idazten dut, baina ez da hautu sakratua erosotasun kontua baizik. Euskara dut. Beraz, euskaraduna naiz.
–Heroiak baino, antiheroiak nahiago eta zorion indibidualaren aldekoa, beti.
– Nik uste, zorion kolektiboari inbidia diot. Askotan ikusi izan dut eibartarren ospakizunak futbol taldeak irabazi izan zuelako. Hurbiltzen ziren iturri batera Cibeles edo Canaletas bailiren bezala. Nik, ordea zera pentsatzen nuen, zergatik ez naiz ni biluzten eta uretan sartu Lauaxetaren poema galdu bat aurkitu dudala oihukatuz? Hori litzateke kolektiboarena ez den zoriona norberarena baizik.
– Euskara darabilzu, euskara duzu ogibide eta luman. Alta, paliatiboetan dagoela esaten duzu.
– Paliatiboetan da, bai. Ezagutza bada, dirua baita erkidego honetan ezagutza hori sustatzeko. Erabilera... erabiltzen dugu. Non ote motibazioa?.Hala ere, euskaraz, euskaran eta euskal literaturan izugarrizko iraultza izan da. Badakizu nortzuk iraultzaileak?
– Harrapa nazazu ustekabean.
– Emakumeak. Miren Amuriza, esaterako. Uxue Alberdi, etsenplu.
– Zure esanetan, joandako garaietako literaturak gizartea edo pertsonaiak (ala biak) nahi zituen aldatu. Eta oraingoak?
– Idazlea, ez dut uste. Irakurlea, bai. Eta zinemak, ikuslea.Horrexegatik irakurtzea edo filmak ikustea gerta liteke hain mingarria.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.