
Mari Luz Esteban Galarza
«Begi-bistakoa dirudien horri buelta ematea gustatzen zait»Secciones
Servicios
Destacamos
Mari Luz Esteban Galarza
«Begi-bistakoa dirudien horri buelta ematea gustatzen zait»Medikuntzan lizentziaduna, Gizarte Antropologian doktorea, Euskal Kulturgintzaren Transmisioan aditu titulua. Gizarte Antropologia irakaslea. Gaur egun, bada EHUko Ikasketa Feministak eta Generokoak Doktorego Programako arduraduna. Hiru poema liburu ditu, 'Amaren heriotzak libreago egin ninduen', 'Andrezaharraren manifestua' eta gure solasaldi honen ardatza izandako 'Haragizko erreformak'. Sei hilabeteko egonaldia hasi berritan da Bartzelonan, etxe ondoko zinema aretoan 'Cerrar los ojos' eta 'O Corno' ikusteko asmotan.
– Belar txarrak nola? 'Asfalto artean, datozen kotxeei erreparatu gabe tente, tinko, adoretsu jaiotzen diren behar ñimiñoen alde egiten dut nik. Lorategi eta baratzetan indartsu hazten diren belar txarren aurrean makurtu' (...)
– Poema hori okurritu zitzaidan ahizpak duen etxean. Lorategian hazten diren belar txar horiek erauzten saiatu arren, gogor saiatu ere, ezin. Berriro sortzen dira. Bestalde, badaude hainbat teoria eta duda, ba al dira benetan belar txarrak? Zeintzuk bai? Zeintzuk ez? Zer paper, zer betebehar dute naturan, larreetan, jardinetan? Zer pentsa eman zidaten eta horrexegatik idatzi...
–... 'Belar txarrak agerian irteten dira/ez dira erraz erausten/ berriz sortzea dute itxaropen bakarra', feministen antzera?
– Agian bai. Nik uste, oraindik eta beti kontu pila, handi eta garran-tzitsuak ditugu eztabaidatzeko, eztabaidatu gabe, feminismoan. Esaterako, emakume zurien eta emakume beltzen arteko harremanak. Bada hor gatazka bat...
– Duela urte pare bat, elkarrizketa batean sedukzioaz hitz egiten zenuen. Baita emakumeon armei buruz ere. 'Berria'n eta 'Pikara' aldizkari arras errebeldean zera esan zenuen orduan, 'Maitasunaz egin daitezke sakrifizioak, baina beti izan behar dute aldi baterako'. Une hartan, 'Crítica del pensamiento amoroso' bost urteko lana biltzen zuen liburua aurkeztu berri zenuen.
– Gustukoa dut begien bistakoa diruditen kontuei buelta ematea, ziurtzat jotzen den/dugun hori azpikoz gora jartzea. Edo, bederen, beste perspektiba batez aztertzea, hausnarketa egitea. Feminismoak alboratu dituen arlo batzuk agerian uztea. Amodioa kontrolaezintzat jotzen badugu, ez dugu ikusten ez hausnartzeko ez eztabaidatzeko beharrik.
– Pamielak argitaraturiko zure liburuaren 9 poema osaturiko atal batek 'Teoria maketoa' du izenburu. '(...) Etorkinen seme-alabak haien puebloetara dira partituak. Gurasoek diote ez direla hemengoak(...) Eurak. Zenbait urteren buruan jaiotzear diren kooperatibetan elkarren artean kateatuko edo unibertsitatera joango diren (...)
– (...) 'Herri bat edukitzea zer polita behar duen ari dira ametsetan. Ezkutaketan, pilotara, txorromorropikotaioa jolasten diren bitartean hemengo bilakatze jarduketan benetako deserriratuak nor diren igarri ezinean. Kaleko lagunen hutsa besteren herrimina'. Bai, nik uste 'teoria maketo' bati ekin behar diogu. Ezinbestekoa zaigula uste dut. Aztertu behar dugu nolakoak izan ziren gure harramanak hona etorri zirenekiko. Hausnartu nolakoak orain etortzen direnekikoak. Egia 'Nongoa zara?' poema 'zein da aldea?' esaldiarekin bukatzen dudala baina noraezekoa dugu.
– Itxaron, 'Where are you from galdetu diote emakume bati Louis Malle-k zuzenduriko dokumental batean, What's the difference erantzun du berak (...).
– Jakina gaurko gizartearen maila askotatik desagertu direla guk (1959koa naiz, Burgosen jaioa, euskalduna ez zen familia batean, 'abuela' maistra, 'abuelo' dendaria. Basaurin kokatu ginen. Ama maistra, aitak Vespa utzi eta 600 erosi...) barra barra erabilitako hitzak: maketo, aldeano, manchurriano... Egia badugula politikoki zuzena den diskurtsoa baina nik uste, kale gorrian egoera bestelakoa da, garai haietakoaren oso antzekoa. Hausnarketa egin behar dugu. Bai. Izan gara ere herri kolonizatua. Baita kolonizatzailea ere. Gutako asko euskarara gara etorriak, mudatuak baina euskaldun asko gaztelaniara mudatu ziren eta gogorra, gogor oso egin zitzaien. Hori guztia hartu beharko genuke kontuan teoria maketorik eratzean. Integraziotik. Katalunian ari dira 'teoria charnegoa' eraikitzen. Baina nire irudiko, 'desapegotik' jarduten dute.
–'Zuen hirigintza gure memoriaren aurka' herrian zion pintada dakarkizu errekuerdora 98ko orriaren poeman.
– Bai.(...) 'Bi plazen arteko kapritxoa' izena jarri diote luxuzko etxebizitza-proiektuari herriko plazan dagoen udal-orubean. 2021.urtean, 2782 langabetu eta azken hamarraldietako krisi guztiak jasan izan dituen langile herri batean (...)'. Egun, lan eta soldata ona dut. Baina ez dut ahaztu nahi nongoa naizen, Basaurikoa. Basaurik egin ninduen. Euskarara ere.
– Liburua kasik hasten duen 'Odolaren sua' bisuala da oso.
– Idazterakoan sarri dut eszena bat pentsamendutan. Eta hitzetara ekartzen dut. Ariketa bera eskatzen diet maiz nire Antropologia ikasleei. Irudikaturiko eszena batetik abiatzea.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El mastodonte de Las Contiendas y las diferencias con un mamut
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.