Borrar
Miramar Jauregiko atalaian, Svieta pintatzeko bere tresnera guztiarekin. LUSA
«Berara iritsi orduko banekien 'ipurdi zikina' eta 'Sorgiña Piruliña' esaten»

«Berara iritsi orduko banekien 'ipurdi zikina' eta 'Sorgiña Piruliña' esaten»

Svieta Kaschena Golosay Hemen berreskuratu du amaren abizena, han emakumeek galtzen dutena

Begoña del Teso

San Sebastián

Martes, 30 de enero 2024, 07:08

Joseph Conraden sorlekua den Ukrainako Berdychiv hirian jaio zen Ertzaintzan sartzeko oposizioak egin berri dituen Svieta (bere izenak 'argia' esan nahi du) Txernobylen hondamendi nuklearra gertatu zen urte berean, 1986an, hots. 17 urte zituela etorri zen Euskal Herrira. Hasiera batean Berara. Salto egin zuen gero Kantabria aldera baina herri minez zela (Euskal herri minez) bueltatu zen hona. Irunera. Duela hilabete exkasa Donostiaratu da. Sekula amestu ez zuen paradisu batean aurkitu du etxe, Ondarretan. Aterpe eta ostatu hartu genuen Ezkurra tabernan eta hizketan hasi.

– Ez da euskaraz hasteko modu ohikoa bai ordea bitxi bezain majoa. Nola eta zergatik ikasi zenuen 'ipurdia zikiña esaten'? Eta nor da Sorgina Piruliña?

– Ukrainan nengoela ikasi nituen nire lehenbiziko hitzak euskaraz. Kassetten bidez. Senarra nuen hemen. Bueno hemen zehazki ez, Nafarroan, Beran. Senarrak alaba zuen eta alaba euskaraz min-tzatzen zen. Neskatoak ikastolan kantaturiko ipuinak bidaltzen zizkidan gizonak grabaturik eta nik harriduraz eta plazeraz en-tzun. Ez al da esaten hizkuntza berri bati ekiten diozunean gauza ona dela horren egokiak ez diren hitzekin hastea? Ipurdia! Zikiña! Bai politak. Kantatuko al dizut 'Sorgiña Piruliña'?

«Kamarera ibili naiz Moskun (Irungo Moskun, alegia) eta boluntario Ukrainatik zetozenekin. Saltzaile izan naiz mugako benta batean eta tabako marka baten promozioan egiten dut lan Behobian»

– Oraindik al dituzu buruan hitzak? Aurrera, faborez.

– Jakina gogoan ditudala! 'Sorgiña Piruliña erratza gainean. Ipurdia zikiña, kapela buruan. Sorgiña! Sorgiña! Ipurdia Zikina! Tentela al zara zu? Ezetz harrapatu!'. Takolo, Pirritx eta Porrotx paiasoek abesten zuten K7 hartan...

– Izugarria irudia, ez da? Neska gazte bat euskal pailazoak en-tzuten Ukrainako Berdichiv hirian. Vassili Grossman idazlea ere han jaio zen.

– Historia handiko hiria da nirea, asko sufritu izan duena. Leku garrantzitsua izan zen pasatako garaietan. Eta bai, inguru artistikoak badu indarra bertan. Han hasi nintzen ni pintatzen eta margo eskolak hartzen. Egun, oso hiri urbanoa da. Ez du ez mendirik ez itsasorik. Familiak zuen etxea saldu nuen,hemen ere bizi den amaren laguntzaz, Ertzantzan sar-tzeko oposizioak prestatu ahal izateko. Ez dut beraz lotura handirik hangoarekin. Sakonagoak dira hemengo jende eta paisaiarekin (Larhun!) lotzen nautenak.

– Zenbat hizkuntzatan egiten duzu hitz?

– Ukraineraz, errusieraz, ingelesez, frantsesez, espainolez eta... euskaraz. Egia esan, oso ondo moldatzen naiz idazten eta uler-tzeko arazorik ez dut. Alta, hitz egiten ez naiz horren eroso sentitzen. Esfortzatzen ari naiz B2 maila gainditu nahi dut eta.

– Hasiera batean ez zinen Euskadiratu, ez zinen Gipuzkoaratu baizik eta Bortzerrietako bat den Beran kokatu. Margotzen trebatzeko eskolak, berriz, Lesakan hasi zinen hartzen.

– Halaxe izan zen, bai. Etorri bezain pronto lur honek liluratu ninduen. Mintzaira ere gustuz hartua nuen ordurako baina hemengo mendiek, harrizko etxeak, hemengo bizimoduak, jendeak eta ohiturek segituan hartu ninduten. Betiereko. Izan ere, urte ba-tzuk pasa ondoren, bizilekuz datu ginen eta Kantabriako herri oso txiki batean finkatu. Ez dakit zergatik, agian gaztea, oso gaztea, gazteegia nintzelako, baina ez nintzen hemen bezain gustura sentitzen. Ez nuen bertako sumatzen nire burua. Eta hona nin-tzen bueltatu. Irun aldera.

– Urteak eman zenituen bertan, Mosku plazako Humo tabernan kamarera.

– Lagun finak egin nituen bertan. Ez nolanahikoak. Fermin Muguruza, esateko. Gogokoa dut bere lana, 'Bidasoa 2018-2023' izan da ikusi dudan azkena. Kuriosoa zen Humon gertazen zena. Maiz Lesakako jendearen bilgune ematen zuen. Eta ni, pozik.

– Ama zara. 18 urteko neska batena, Nastia.

– Bai. Eta Olga du izena nire amak. Santiago Jorge izan dut pintura irakasle eta San Anton galeria Iruñekoan eman ditut nik margo klaseak. Utzi behar izan nuen soldata joaten zitzaidalako joan-etorrietan. A, ez dizuet kontatu, Kanarietan izan naiz, Lanzaroteko sumendien adoratzaile. Izan ere badut olio bat 'Pasion' izenekoa. Bada suzko paisai bat baina , aldi berean, auskalo zein dimentsiotatik datorren emakume baten erretratua. Nik uste kontu pila utz dezakezu agerian pinturaren bitartez. Ari naiz orain lantzen aurrera eraman nahi dudan zerbait, arte terapia. Ikasten ari naiz. Jakin badakit zure barrenak, kezka-tzen zaituen eta plazera ematen dizuen oro azaltzeko baliabide ezin hobea dela artea.

– Arkaute Akademiatik etorri berria zara. Zer dela eta ertzaina izan nahi?

–Lanpostu bat lortzeaz gain, benetan dizut jende, herritar , hiritarren zerbitzura , zerbitzuan egon nahi dudala. Badut gizarte hoberik eratzeko grina. Izan naiz boluntarioa Ukrainatik etorri behar izan zuen jendearekin. Irunen, paperak betetzen, zegozkien laguntzak lortzen, itzultzaile. Ikusi izan dut asko hemen zerotik hasteko prest daudela han ezer gutxi dutelako, ez familiarik ez ezer. Beste batzuk bueltatu dira hara han daudelako gurasoak. Eta erroak. Pasa ditut nik Arkauteko probak. Ametsetan nago hemen.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Berara iritsi orduko banekien 'ipurdi zikina' eta 'Sorgiña Piruliña' esaten»