![Bianditz eta Napar Bidean zehar, igande goiz aparta](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2025/02/10/bianditz%20gaina-k34D-U230816247812ym-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
![Bianditz eta Napar Bidean zehar, igande goiz aparta](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2025/02/10/bianditz%20gaina-k34D-U230816247812ym-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
I. M.
Miércoles, 12 de febrero 2025, 10:02
Eskaseko parkinetik abiatu eta Napar Bidean zehar Burnaiztegiko lepora doan zazpi kilometroko ibilaldia proposatu du Artikutza Natura programak igande honetarako, otsailak 16, Bianditzeko gaina eta tunela lehen eskutik ezagutu eta parajeekin gozatzeko. Irteera 9:00etan hasiko da eta antolakuntzak argi utzi du ez daudela «gaitasun fisikoak hobetzeko» pentsatuak, «naturak Artikutzan eskaintzen dizkigun aberastasunez jabetzeko» baizik. Hau da, ibilaldian zehar geldialdiak egingo dira «ingurunea ezagutu, usaindu, ukitu, entzun eta paisaiaz gozatzeko» eta hamaiketakoa hartzeko ere.
Bideak Lesaka eta Artikutza elkartzen dituen muga jarraitzen du eta handik Galtzarrieta gaina igo ostean Irumugiarrietara eramango ditu parte-hartzaileak, Oiartzun, Lesaka eta Goizueta (Artikutza) lotzen dituen puntura. Igoera txiki batekin harrapatuko da Bianditzeko gailurra. Ostean, errepidea jaitsiko dute parte-hartzaileek eta Artikutza eta Pasaia lotzen zituen trenbidea hartu Bianditzeko tunela zeharkatu eta Eskasera itzultzeko.
Zazpi kilometro inguruko ibilaldi ederrean ikuspegia ere bada errklamo polita, tartean iparraldera euskal kostaldea, Lapurditik Bizkairaino; hegoaldera Artikutzako basoak eta Nafarroako mendialdea Pirinioetaraino. Noski hartarako eguraldiak lagundu behar duen arren. Horregatik, antolakuntzak zira edo txamarra eramatea aholkatzen du «mendian eguraldi aldaketak maiz gertatzen baitira». Ildo berean, jatekoa eta edatekoa motxilsan sartu behar dira.
Bianditzekoa antolatutako bigarrena izango da, pasa den otsailaren 9an Artikutzako auzoa eta Ugaldeko presa ezagutzeko 6 kilometro inguruko txango lauaren ostean. Hirugarren eta azkena otsailaren 23an izango da Artikutzatik Izura deitu duten 10,5 kilometroko paseoan. «Artikutza auzotik abiatuko gara Enobietako ibaiari jarraituta. Urgurutzen Pagolletako lepora (650 m) igotzen den bidea hartuko dugu eta, hemendik, Arantza eta Artikutza arteko muga jarraituta, Izu mendiko tontorrera iritsiko gara (830 m); itzulera Lizardinetatik egingo dugu. Jaitsiera azkar batean, Enobietako presan azalduko gara, Artikutzako herrixkatik oso gertu», dio proposamenak.
Hiru bisita gidatuak Donostiako Udalak eskaintzen duen Artikutza Natura programa barruan antolatu dira eta, beraz, parte hartu nahi izanez gero erreserba egin beharra dago bisita egunaren aurreko ostirala baino lehen hartarako ireki diren izen-emate formularioetan. Bestela, artikutzanatura@donostia.eus helbide elektronikora idatz daiteke edo 679 613 016 telefonora deitu, bigarren kasu honetan astelehentik ostegunera, 11:00tik 16:00ra. Kasu guztietan eskudirutan ordaindu beharko da: 6-16 urte bitarteko ek 2,09€ pertsonako eta 16 urtetik gorakoek 3,14€ pertsonako.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.