

Secciones
Servicios
Destacamos
Begoña del Teso
Martes, 13 de febrero 2024, 07:41
Dagoeneko esku artean duen proiektuan bere kolaboratzaile izango den Idoia Gereñu irakasle eta antzerkigilearen 'Jarrai (1959-1968), abangoardiako euskal teatroaren ikur' doktorego tesiaren azalean gaztelaniaz agertzen da bere izena. Logiko oso Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatean aurkeztu baitzuen Idoiak. Logikoa baina arraro gure begietarako. Jo ta ke, serio/bihurri demonio dabilen Patri gurea, Lezoko alkate izandako ameslaria, Margaren bikotea, Urtziren aita, horrela agertzen zaigu paperean: Patricio Urquizu Sarasua. Logikoa, bera izan baitzen, Eduardo Pérez-Rasilla Bayorekin batera, sarean irakurgai den 'Jarrai hito del teatro vasco de vanguardia' tesiaren zuzendaria. 'Eskribu Galduen Bila' autografia atera berri duen bera, Patri Urkizu gurea.
– Gure bihotz habitatuan dauden hizkuntza horietako franko ezagutzen eta maitatzen dituzu zuk. Izan ere, Salamancan lizentziatu zinen hizkuntza, literatura eta kultura erromanikoetan.
– Ba bai eta han hizkuntza neolatin guztiak ikasi behar genituen: espainola, frantsesa, italiera, portugalera, errumaniera. Sartuko ziren gero bihotz horretan beste batzuk, ingelesa, alemana... Alta, gauza bat esango dizut.
– Mesedez.
– Latina da zimendua. Niretzat, bederen. Hizkuntza horrek irakatsi zidan, irakasten digu, esaldi batek azaldu nahi duenaren zama zerk daraman. Latinak eramaile hori den aditzaren inguruan sortuko du gero esaldiaren egitura. Latina, euskara horren polit busti duen hizkuntza. Denboraren eta erabileraren poderioz bien arteko loturak gero eta ezezagunagoak, gero eta antzemateko zailagoak gertatzen zaizkigu baina hor daude, irmo gure euskaran. Eta justu hori dut gogoko, oso gogoko, hizkuntzetan; gure bihotzeko ahots desberdinak direla. Batean aurkitzen ez duzuna bestean bilatuko duzu. Badut lagun bat, eleaniztun erabatekoa...
– Lagun 'bat'? Milaka duzu eta, etxea zaintzen dizun Ludmila ukrainar fina barne.
– Bai, lagun fin eta minak egin ditut bizitzan zehar. Koldo Mitxelena, Txomin Peillen, Enkarni Genua, Saizarbitoria; hemengoak, horkoak, hangoak baina bereziki hizkuntzalari horia aipatzen dizut gure lanen berri elkarri ematen genion bakoitzean, 'bon lavoro!' esamoldearekin bukatzen zuen bere gutuna. Nola euskaratuko zenuke hori? 'Lan polita'? Bai eta ez. Ez, hizkuntza bakoitzak badu guretzat gordeta besteek akaso ez daukaten ñabardura zehatz bat...
– Oier Guillen poeta eta antzerki gizakia izango duzu laguntzaile aurrera atera nahi duzun egitasmoan. Durangorako nahi duzu bukatu. Baina, nola ez? mezenas batzuk, crowfounding majo batean prest sartzeko lagunak, harpidedunak edo museoek dituzten 'patroi' antzeko batzuk beharko zenituzke. Ilustrazioak nahi baitituzu sartu, argitalpen txukun eta ederra burutu. Orrialde honetako argazkiko liburu batek ematen digu ikerketa horren mamiaren berri, 'Histoire du Théâtre Universel'...
– Emazteak beti esaten zidan, zorrotz, arrazoiz , amoros eta burlati, ni kopista hutsa nintzela. Ez dut ukatzen, ez. Ezta antzerkian ibilitakoa naizenik ere, karmeldarrekin ikasten nituen garaietatik. Egunak, asteak, hilabeteak ematen genituen Villafranca de Navarran zen ikastetxean. Orduak betetzeko, antzerkia egiten genuen. Askotan oso lan 'kastizoak' ziren, 'Los chatos', etsenplu. baina fraide irakaslea unibertsitatetik pasata bazen, lan mamitsuagoak, nazioartekoak ere. Sekula ez zait amatatu antzerkirako grina. Oihalaren atzean ere ibilia naiz apuntadore moduan. Egunotara itzuliz, nahi dut egin oraindik euskaraz ez den zerbait...
– Esan.
– Antzerkiaren Historia Orokorra. Kobazuloetan hasi eta amaierarik ez duena. Aipatu behar-beharrekoa, orain jendeak ahaztu samar duelako, Antzerti. Han eskolatu ziren egun pantalan eta oholtzan diren izarretako asko. Ikertu behar nolako eragina izan duen Japoniak gured ramaturgian. Azaldu behar da Dolores Agirrek Lorcaren 'Yerma' euskaratu zuela.Eta Mirandek...
– 'Antonio Camborioren eriotza'! Berpiztu da, indar handiz, 'Haur besoetakoa' eta 'Ipuin izugarriak' idatzi zituen markaz fuerako Jon Miranderen gaineko interesa. Tere Mujika beka jaso berri duen Mikel Soto poetaren bisita jaso berri duzu...
– 'Mirande Herriminez, ezin-minez' izenburua eman dio Sotok bere egitasmoari, eta bertan idazlea bera eta haren obra hobeki ezagutzeko giltza batzuk eskaini nahi ditu. Nik 'Etsipenez. Jon Chahoren memorioizunak' lanean nobelatu nuen bere istorioa. Nik uste, berreskuratu behar dugu bere poesia eta Mitxelenak zioen moduan, aitortu Mirande hasi zela urratzen gero denok zapaldu dugun literatura xenda bat.
– Gozagarriak, ederrak, freskoak, galdu ezineko 613 orrialdetan bildu 'eskribuak',.Galdutzat ematen zenituen, bila hasi eta...
– Irakasle nintzela, denbora asko nuen libre. Koadernatxo bat beti poltsikoan, apunteak hartzen nituen. Baita oporretan, bidaietan, lagunartean ere. Momentuzko bihotzaldi eta gogoeta biziak...
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.