Borrar
Boxeolari eta entrenatzaile fina, Iñaki Arrue Ordiziako boxeo gau handia baino egun batzuk lehenago. J.M. LÓPEZ
«Boxeoan lortzen duzun konfiantza, barrukoa eta kanpokoa, progresiboa da»

Hiritarrak | Iñaki Arrue

«Boxeoan lortzen duzun konfiantza, barrukoa eta kanpokoa, progresiboa da»

Berak entrenaturiko Israel Echeverría boxeolari nobleak debutatu egingo du Ordizian

Begoña del Teso

San Sebastián

Martes, 9 de julio 2024, 06:33

Aramakoa. Altua, 1, 94. Ordiziako Saskibaloia taldean aritua, baina 'banquillo' gehiegi 'txupatzen' zuela, uzten joan zen... boxeoa aurkitu arte. Debuta egin zuen 2018ko abenduan Aspanogiren aldeko borroka batean (irabazi zuena) eta iaz, eskuak ederki erabiltzen, izugarrizko kalitatea erakutsi zuen Beti Alai frontoian amore ematen ez zuen Cristian Justinianoren aurka. Enpresa bateko biltegian langile, egin beharreko lanaldiak zorrotz asko lotu behar ditu entrenatzaile moduan dituen konpromisoak betetzeko. Ikasle finak ditu. Horietako batek debutatuko du hilaren 19an Ordizian izango den boxeoa gau ospe, sona eta klase handikoan.

– Ez zaizkizu bide gustatzen aurkaria zein sparring-a zapuzten dituzten ikasleak. Ezta olanan ere horrela jokatzen duten boxeolariak ere.

– Inolaz ere ez. Israel bezalako kirolari nobleak ditut nik estimuan. Baina ez pentsa, egoa topera kargatua datorrenak, beste guztien gainetik geratu nahi duenak ez du asko aguantatzen entrenamenduetan, gimnasioan. Lau hilabete pasata (asko jota ere) alde egingo du. Boxeoa bizitza eskola ederra da. Zuregan konfiantza lortzen lagunduko dizu. Diziplina zertan ikasiko duzu. Esfortzurako gaitasuna areagotuko. Baina hori guztia, eraldaketa hori, barruko eta kanpokoa dena, progresiboa da. Hor komentatzen duguna, kasurako; nik, 2018ko abendu gau hartan ring-era igo nintzenean benetan dizut artean ez nekiela zertaz eta nola zihoan hori guztia: borroka, errituala, garaipena, porrota. Gaur ere, gau hartaz dudan oroipena 'borrosoa' da. Apurka- apurka ikasten duzu boxeoa, boxeotik eta zinez, ikaragarria da lekzioa.

«Ring-era igo nintzen lehenengo gauaren errekuerdoa 'borroso' dut. Olana zapaldu nuenean ez nuen oso ideia argia nola joan behar zuen horrek guztiak»

– Ez da eskola erosoa. Ezta 'komodoak' entrenatzeko erak.

– Ordiziako Boxeo Taldeak bere lokal propioa behar du izan eta ez du. Leku askotan entrenatu behar izan dugu. Kiroldegietako korridoretan, ikastetxe bateko aretoan. Nik kirol honi heldu nionean Gasteiza joan behar nuen egunero hemen ezer ez baitzegoen. Ordizia dagoen zaletasuna ikusita, ateratzen ari diren boxeolariak kontuan harturik, lokal bat behar dugu gurea.

– Berriro definituko al didazu 'boxeolari noblea' figura.

– Har dezagun etsenplu Israel. Berarekin batera, klaseetara lehengusu bat baino gehiago apuntatu dira. Berak denak babesten ditu, denekin du lotura entrenamenduetan. Horretaz gain, esandakoa, ring-ak zure lekuan jartzen zaitu segituan, ziztu batean. Oso ondo zegoen, boxeo mitologiarako, Mohammad Alik 'hoberena ni naiz eta akabatuko zaitut' esaten zuenean baina zituen balioak ikaragarriak ziren. Ez zaitez joan lehiakidea zanpatzera, suntsitzera. Egizu behar duzuna ring-en eta kito.

–Nolako boxeolaria zara? Duzun altura horrek laguntzen al zaitu edo trabak jarri?

– Boxeolari teknikoa naiz oso.

– Ofizialki denok dakigu kirolari tekniko baten ezaugarriak baina esan zuk zureak.

– Teknikoa naiz borroka 'ikusi' egiten dudalako eta 'round'-a irakurri ere. Momentuaz baliatzen esfortzatzen naizelako. Boxeoan, kontaktuzko beste kiroletan bezala, badira bi kontu ahaztu ezin dituzunak, landu eta sakondu baizik: denbora eta distantzia. Nire altuerari dagokiola...

– Bai? Esan.

– Laguntzen nau aurkaria distantzian mantentzen, jakina. Alta, ni baino askoz baxuagoak dira nire lehiakideak, normalean. Beraz, kolpe emateko jaitsi behar ditut besoak eta hala, aurpegia uzten dut defentsarik gabe, Bestaldetik, lehiakideak beti nahi du nire distantzian sartzen. Lor ez dezan, arrisku hori sahiesteko, hankekin jokatu behar dut...

– Ali, berriro, 'Ziztatu liztor moduan; dantzatu tximeleta gisa'.

– Horixe. Hanka jokua menderatzea guztiz norazekoa da. Beti. Gauza bat esango dizut, gero eta 'esgrimagoa' ari da bilakatzen gure kirola.

– Ulertzen dizut esgriman ere distantzia eta denbora kontrolatzea, neurtzen jakitea, nahitaezkoa delako, baina zer esan nahi duzu zehazki?

– Fuerte, oso fuerte kolpatzen duten boxeolariak izango dira beti baina, nire irudiko, boxeo modernoak gero eta xake antza handiagoa du eta gero eta garrantzitsuagoa da joko fina, estrategikoa.

– Zein duzu kolpe gustukoena?

– Ezkerreko krotxeta. Badakizu, albo-kolpea da. Albo-kolpe kurbatua, bestearen burura zuzendua. Posizio guztietan eta guztietarako balio dit. Erasoan, defentsan, alderako noanean. Oso kolpe konpletua da, egoera askotan erabil dezakezuna.

– Entrenatzaile moduan, zeintzuk zure helburu eta metodoak?

– Aldatu dira garaiak eta moduak. Badira eskola zaharreko entrenatzaileak, preparadoreak 'Benga, orain eskularruak; benga, orain sokak; benga orain zakua' esaten duten horietakoak. Nik entrenatzaile gaur egungoa izaten saiatzen naiz. Hasierako beroketatik bukaerako ariketaraino edo inkluso, entrenamenduko olanara igotze zaren arte, nik planteatzen dudanak badu xede zehatz bat, jarrai bat. Ez dira sekula zerbait suelto, helburu jakin gabeko ekintzak. Nerekin jarduten dutenek entrenamendutik kontent eta zerbait probetxuzkoa egin dutela sentitzen ateratzea nahi dut.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Boxeoan lortzen duzun konfiantza, barrukoa eta kanpokoa, progresiboa da»