

Secciones
Servicios
Destacamos
Domingo, 6 de enero 2019, 17:13
Urtarrillak 9 asteazkena, 18:30tan, 'Guerras no ortodoxas. La 'estrategia de la tensión' y las redes del terrorismo neofascista' (Libros de la Catarata, 2018) liburuaren aurkezpena eta horren inguruko mahai-ingurua egingo dute Donostiako Kaxilda liburu-dendan. Eduardo González Calleja, liburuaren egilea, han izango da. Honekin, bueltan da UPV/EHUk lliburu-dendarekin antolatutako irakurketa zikloa.
Antolatzaileek azaldu dutenez, orokorrean, ikerle gehiengoek neofaxismoan «ez dute interes handirik agertu eta adierazpen politiko-ideologiko honen iraupenaren arrazoi historikoetan sakontzerako orduan ere ez, nahiz eta errelato konspiranoikoen protagonista edo sortzaile izan den».
Horrela, liburu honen helburua, ahal den neurrian eta «konplot teoriekin obsesionatu gabe», dauden gabeziak betetzea eta komunismoaren aurkako gerra ez ortodoxoaren azalpen orokorrak aditzera ematea da. «Gerra ez ortodoxo hau forma ezberdinak erabiliz herrialde batetik bestera zabaltzen joan zen, kontinentez kontinente, aztoratzaile politiko hauen eskutik, baita estatuaren eta defentsa eta segurtasun organismo mendebaldarren soldatapean dauden subertsioaren kontrako borrokaren doktrinarioen eskutik ere».
Irakurketa zikloaren saio guztiak irekiak eta doan dira. Aurkeztutako testu eta egileekin, «elkarbizitzarako, ideien talkarako eta kritikarako gunea» nahi dute sortu. Ikasketa eta ahalduntze prozesuak sortzea da helburua, «memorioa historikoak eta oroitzapenak subjektu politiko nola bihurtzen gaituztenari buruzko irakurketaren, pentsamenduaren eta eztabaidaren bidez».
Urtarrilaren 9ko saioaren ondoren, hilaren 16an, asteazkena, 'A los pies del caballo. Narcotráfico, heroína y contrainsurgencia en Euskal Herria' (Ed. Txalaparta 2016) liburuaren inguruko saioa egingo dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Horarios, consejos y precauciones necesarias para ver el eclipse del sábado
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.