
Hiritarrak
«Carmen eta Imanoli 'Los vascos' deitzen zieten; nola ez? Euskara zuten eta»Secciones
Servicios
Destacamos
Hiritarrak
«Carmen eta Imanoli 'Los vascos' deitzen zieten; nola ez? Euskara zuten eta»Malkoak eta irriñoak, loreak eta txaloak; jotak euskaraz eta zinema euskaraz. Aurresku bat soinu txikiaz, diskurtsoak. Oroipen hamaika. Noiz, non, zer dela eta? Tuterako Rua izeneko hiritarren zentroan. Pasa ostegunean. Fontellas den Argia ikastolak Errenterian 1906an jaiotako Carmen Albisuri eskainitako omenaldian. DBHko 'Behiak' izenorde erabiltzen duten ikasleen taldeak sorturiko dokumentalaren estreinaldian. Gidari, aholkulari eta endredatzaile nagusia izan den Jon Illarramendi irakasleak eman zigun arratsalde zoragarri haren berri. Baita kontatu ere nola, Tuterakoek euskararen alde egin zuten hainbat emakume laudatzeko asmotan sortutako ekimen baten izena aldatzeko arrazoiak aurkitu eta aldarrikatu zituzten.
– 'Hemen baditun hamalau' zen, hasiera batean istorio eder baten izena. Aspaldikoa. Izan ere, euskararen alde aritu hamalau emakumeren berri ematen zuen erakusketa bat eta guzti izan zen Iruñeako Kondestablearen Jauregian, Iruñeako Udalak bultzaz, bertako Ateneoaren sostenguaz. Hor agertzen ziren, etsenplu, Abarzuzako liburu-denda gobernatzen zuen Ceferina Fontellas, Mikaela Labayen Lasarte, zeinarengana Pedro de Irizar hizkuntzalari eta euskaltzain urgazleak jo behar izan zuen bere 'Morfologia del verbo vasco-navarro' idatzi ahal izateko.
– Bi horiek eta dozena eder bat gehiago. Ekimen sekulakoa hor baitziren ere, esaterako, Maritxu Biskarret, Euskal Hizkuntzaren Patronatoa martxan jarri zutenetako bat. 30eko hamarkadan. Bilera baten osteko afarian, eskaini ziguten antolatzaileek Tuterara eramateko. Gu ados, gu baietz...
– Prest, bai. Baina ezinbestekoa ematen zuen baldintza batez...
– Erriberako emakumerik ez zen hamalau horien artean. Horri erreparaturik, erakusketa gurera eramatekotan eta kontuan izanda gu garela eskualdeko ikastola, erreibindikatu genuen bertan lan eta borroka egindako emakumerik izatea. Baiezkoa eman ziguten, galdetuz nor edo zein genuen pentsamenduetan.
– Jakina bazenutela. Gainera, Nafarroa Oinez 2013koan egin zioten hil osteko omenaldia.
– 1916an Errenteriako Santa Clara kalean jaio eta 2007an Tuteran hil zen Carmen Albisu Danborenea (gora) aipatu genuen.
– Antolatzaileek onartu eta, derrigor, ekimenaren, erakusketaren eta bertan sortutako hausnarketa guztien izena aldatu behar izan zuten.
– Horixe, bai. Handik gero, 'Baditun. Hamalau + bat' idatzi behar izan dute periodikuetan, afixetan, paneletan. 'Hemen baditun hamalau+bat' esan dute handik gero irratietan eta telebistetan.
– Euskarak inporta duen bazter guztietan eman ohi da berri Carmenena baina ekartzu bere errrekuerdo orri honetara.
– Serafina zuen ama eta liho fabrikako langilea zen Periko, aita. Maistra izan nahi zuen baina aitak josten ikasteko aholkua eman zion. Gazte gazte, Imanol Añonekin amorostu zen baina Espainiako Gerran, euskarara etorria zen Imanolek gudariekin borrokatu zuen, kapitain. Francok garaitu eta 7 urteko kartzela-zigorra bete behar izan zuen. Atera berri, ezkondu eta leku lasaiagoan bizitzera jartzea deliberatu. Erribera aukeratu zuten. Tutera.
– Non 'Los vascos' deitzen zieten. Beste inork ez baitzegoen.
– Geroxeago beste bost edo familia etorri ziren. Gehienak Eibar aldekoak ziren. Bai, haien artean euskaraz aditzen zien jendeak harriturik galdetu, 'eso que habláis ¿es vasco?' Tuteran bazen garai hartan dantza talde bat eta kontu bera, ikusi (entzun) zuten Carmen hizketan eta beraiek ez zekiten hizkuntza hori ea erakutsi ote zieten eskatu.
– Eta Carmenek baietz.
– Ba bai. Bihotz handikoa zen, denak laguntzeko prest. Parrokian ezer ez zekiten emakumeei irakurtzen, idazten eta kontuak egiten irakasten zien, adibidez. Serio hartu zuen euskara irakastearena. Behar ziren tituluak ater, bere burua prestatu irakasle. Hasieran 5 bat ikasle baino ez zuen. 80 ere izatera iritsi zen gero. Euskara eta euskararekiko amodioa transmititzen zituen, alegrantziaz, umoretsu. Beti gauza bera zion: 'Zer esan nahi du 'euskaldun' hitzak? Euskara duena. Ez hobea. Ez okerra. Euskara.
– Erran, Jon, hori guztia betidanik jakin izan duzu, Carmenen izandako ikasle hainbatek sortu baitzuten zu irakasle zaituen Argia ikastola edo azken boladan ikasi duzu zure ikasleekin batera eta konplizitatean?
– Luzez aritu gara pasa ostegunean Tuteran estreinatu zen film laburra sortzen, eta burutu genuen ekitaldia antolatzen. 11 minutuko dokumentala 2022ko ekainean bukatu genuen baina aldez aurretiko lana, ikasleena, nekosoa bezain emankorra izan zen. Hilabeteak ea hilabeteak eman zituzten aztertzen, informazioa biltzen, gonbidatuak (Carmenen Miren Añón alaba; Ana Grao, Carmen ikasle horietako bat) elkarrizketatzen, grabatzen; ikus entzunezko tekniketan trebatzen, soinu arazoak konpontzeko ahaleginetan.... Izugarria izan da. Denok ikasi dugu espero baina askoz gehiago. Frogatu ere, Erriberan euskarak bizi gaituela.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La segunda temporada de Memento Mori se estrenará este mes de abril
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.