Secciones
Servicios
Destacamos
Rock eta punketik datoz. Do It Yourself (DIT-Zuk Zeuk Egizu) filosofia da beraiena eta Azkuene kaleko Mogambo areto mitikoa dute habitat maitatua. Oreretakoa da Donostian bizi den Aitor eta Andoaingoa Josu. Lasarte-Orian entsaiatzen dute. Bertan grabatu ere Unai de Andrésen konplizitatearekin. Korritzen dituzte tabernak eta aretoak (Marruma, Herrerako hainbat, Dabadaba), korritzen dituzte jaialdiak (Mojo Workin', Cameros Blues Festival, Aztarna Beltza) eta musika egin dute Euskararen Egunean euskaraz kantatzen baitute beren Delta Blues-eko kanta sorta. Hiru EP dute autoekoizturik eta beste bati ekin berri diote.
– Clapton? Eric Clapton?
– Bai. 1992ko bere 'Unplugged' diskoa entzuterakoan izan genuen Delta Blues estiloaren berri, diskoan Big Bill Broonzyren edo Huddie William Ledbetterren abestiak agertzen baitziren. Ustekabez hartu gintuzten kantak izan ziren. Ezaguna genuen bluesa, jakina. Ezaguna Chicago Bluesa. Soula. Jazza. R&B, AEBtako Hegoaldeko horrenbesteko andreren ahotsak baina zer arraio ote zen musika zabar, hautsi hura, antropologo musikalek bideetan eta ibai ertzetan grabatzen zuten hura? Eta zergatik ziren horren bisualak, hain irudizkoak entzuterakoan sorrarazten zizkiguten sentsazioak?
– Baietz bila hasi. Baietz ikerketan eta peskizetan hasi
– Seko eta serio. Deskubritu genuen, kasurako, Son House. Predikatzailea izan nahi zuen, baina ezin, musikari emana zelako eta eliza baptistaren ustez, musika hori (Misssssippiko inguruetakoa) bekatu hutsa zen, Beste Deltako Bluesa kantatu eta jo izan zutenek bezala (Bukka White, esaterako), hllketa bat leporaturik, denbora eman zuen kartzelan. Ez ahaztu zein garaietaz ari garen hizketan, XX. mendeko 20ko hamarkadaz. Beltzak ziren, pobreak eta Estatu Batuetako Hegoaldean bizi ziren.
– Oso bisuala bai, oso irudizkoa, ñabardura horiek kontuan harturik, barrenetan sumatzen duzun sentsazioa, Mississippi sutan, Billie Hollyday 'Strange Fruit' abesten, zingirak, KKK...
– Kotoizko plantazioak, kaimanak, hezetasuna, beltzen gorpuak arboletatik zintzilika. BukkaWhitek berak, hilketa bat leporaturik, bere defentsan esandako hura 'Nahi lekuan egin nuen nik tiro: besterik ez',
– Ez da harritzekoa aipaturiko gizaki horiek eta aipaturiko lur horretan egindako musika narrasa, zabarra, zikina izatea...
–Distorsonatua, urratua ahotsean zain gitarran. Pentsa 'slide' bat erabiltzen duela jotzaileak....
– Barka, 'slide' zer den ez dakit...
– Gitarra-jotzaileak, atzamarretan jarrita darabilen metalezko tutu bat. 'Ring', 'eraztuna', esaten zaio ingelesez baina ohiko eraztun biribil horiek baino askoz luzexkagoa da. 'Bottleneck' ere deitzen diote, 'botila tapoia', alegia. 'Slide' teknikarekin lortzen dituzun soinuak gogorarazleak, malenkoniatsuak, zoilak, negartsuak... dira. Hauek ere, oso bisualak, oso 'Hegoaldekoak', oso garai haietakoak. Pentsa artean guk ezagutzen dugun bluesa existitzen ez zela. Egiari zor, ezta gero 'Chicago Blues' izena hartuko zuen estiloa ere...
– Zaila al da 'slide' bat lortzea? Zuek zuena egin behar? Eta burutu zenuten ikerketaren nondik norakoa, gogorra ote?
– 'Slide'-ak plataformetan ere saltzen dira eta musika tresnetako denda onetan ere. Ikerketa kosta ala kosta burutu genuen, katalogoetatik kanpo zeuden liburuen bitartez. Ederra suertatu zen alta bidea. Berriro dizu(e)gu, hain zen bisualki potentea begietara, atzamarretara eta ahotsera zetozkigun soinuak ezen plazera izan zen. Eta da, egun ere.
– Zine asko datorkizu burura, ez da? 'Mississipi Burning', 'Magnolia', 'Southern Confort', Benh Zeitlinen 'Bestias del Sur Salvaje' miresgarri hura...
– Eta literatura aldetik, Faulkner, esaterako. Badakizu gure izenaren zioa, zergatia?
– Jakin ez, sumatu bai. Trenbideak ('Railroads') garrantzi handiko beste erreferentzia dira Hegoaldeaz ari bazara...
– Pentsa ere 'Azpiko trena'-z edo 'Tren klandestinoa'-z. Esklaboak salbatzeko eta ihesean laguntzeko sortu zuten sarearen izena da hori. Nagusiek eta Poliziak harrapa ez zitzaten trenetako hitzak eta geltokien izenak erabiltzen zituzten mezu sekretuetan. 'Big Bob' zergatik? Delta Bluesean ibilitako askok hala aurkezten baitzuten euren burua, etsenplurako aipatu Bib Bill Broonzy....
– Esanguratsua ere zuen logoa, zuen ikurra; nork asmatua?
– Guk bezala Mogambo eta hango musika, bizitza, giza inguruak habitat dituen Javier Gutierezek.
– Rocketik eta Punketik zatozte, hamaika musika abenturatan ibiliak zarete... ibilbide luze eta oparo horrek badu eraginik, pisurik, zuen Delta Blusean?
– Izan garena eta garena garenez, posible da guk ere antzematen ez ditugun eraginak agertzea 'Larrutik', 'Denbora ez da gelditzen' edo 'Itxoiten' abestietan baina ez dugu izan nahi, inolaz ere gaurko egunetara, gaurko musika erritmoetara, gaurko joeretara egokitu. Egia ordea, hasieran baino perkusio gehiago sartzen dugula baina hala ere, egiten duguna Delta Blues da. Zikina baina garbia, 'puroa'. Akustikoa. Aldarrikapen kutsuaz. Euskaraz. Eta beti paisaia, irudi, batetik abiatua. Bai musika bai letra.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.