Laugarren Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldia. Gorka Estrada

Donostiako entitateek IV. Euskaraldian izena emateko epea, zabalik

Hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera areagotzeko ariketa maiatzaren 15etik 25era izango da

J. Agirre

Sábado, 8 de febrero 2025, 12:19

Hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera areagotzeko helburua duen Euskaraldiaren IV. Ariketa maiatzaren 15etik 25era izango da eta Donostiak entitateek izena emateko epea ireki du. Bagerak eta Udalak hasi dituzte lanak eta jada webean egin daiteke bat. Edizio honetan bi modura har dezakete parte: oinarrizko eran edota lanketa sakonagoa eginda.

Publicidad

Oinarrizko proposamena lantzea aukeratzen dutenek honako hauek bete beharko dituzte:

• Entitateko kide guztiei- edota bezeroei- Euskaraldiaren berri eman eta ahobizi eta belarriprest izatera gonbidatu.

• Ariketa ondo egiteko eta rolean eroso aritzeko prestakuntza tresnak aztertu eta kideekin partekatu.

• Entitatea ariketan parte hartzen ari dela ikusgarri egin ( barne eta kanpo komunikazioa, txapak erabili, espazioa apaindu, eta abar).

Lanketa sakona egitea aukeratzen duten entitateek, oinarrizko proposamenean jasotakoez gain, euskararen erabileran sakontzeko aurrerapausoak aztertzeko eta inplementatzeko aukera izango dute:

• Ariguneak osatzeko aukera aztertzea

• Euskara lan hizkuntza izatea

• Hizkuntza harrera plana ezartzea

Lanketa hau aurrera eramateko aholkularitza eta baliabideak izango dituzte (Intraneterako sarbidea, lan-saioak, foroetan parte hartzeko aukera) eta banakako kontsulta-zerbitzua ere eskainiko zaie.

Publicidad

Donostiako Udalak Euskaraldian parte hartzera gonbita luzatu die hiriko gainerako entitateei. Horrekin batera, izena emandakoan bideo bat grabatu du sarean zabaltzeko, eta izena ematen duten gainerako entitateei ere gauza bera egiteko eskatzen die: bideo labur bat grabatzea Euskaraldian izena eman dutela adierazteko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad