

Secciones
Servicios
Destacamos
Azaroaren azken igandean ospatu zen Usurbilen Euskal Herria mailan arras goraipatua den Erle Eguna. Elkartzen dira bertan zazpi probintzietako erle zainak. Azokan, txapelketan, lagunen arteko juntadizoan, bileretan, hamaiketakoan, festan. Eta kontu kontari. Alegrantziak penak nola baziren postuak, baziren sariketa hainbat. Bazen Zegaman egin ohi den Gipuzkoako Erlezainen Egunarentzako oroitzapen konplizea. Eguzkitsu bezain eztitsu suertatu zen igande hura. Abenduaren lehengo eguna, berriz, euritsua. Baina bueltatu ginen Usurbilera Julianekin. Eztiola bisitatzera eta kafe ona hartzera Artzabalen.
– 'Ezti...ola'? 'Burdinola', 'ontziola', 'bihotzeko olak' bezala?
– Antzeko zerbait. 60 inguru erlezainek beren eztia ekartzen dute hona, Eraldaketa gunea dei genezakeen lokal honetara. Bertan, osasun erregistroa lortzeko ezinbestekoak diren baldintza guztiekin prozesa dezakete euren erlauntzetako produktua. Norberak berea. Lehenengo egunean, eskarmentua duen bazkide batek lagunduko du gelaz gela eta den-dena azalduko berriari. Hurrengoetan, berriz, bakarrik arituko da. Prozesu osoan. Filtrazioan, jakina. Baita potetan sartzerakoan hemen utziko ditu laginak gero ikuskatzaileek har eta azter ditzaten. Eta, jakina, dena giro erabat aseptikoan, non kutsadura ezinezkoa den. Hemengo bazkideek badute ere aukeran, poteak, tapak eta bestelakoak.
– Ez da harritzekoa, beraz, Usurbil Erle Egunaren plaza izatea
– Zegamako gure lagun eta kideek, bertako eragile guztien konplizitateaz, Gipuzkoako bilera egiten dute udaberrian. Guk, berriz, Euskadikoa negua iristear dela. Herriaren, merkatarien, tabernarien sostengua badaukagu. Beste kontu bat da finantzaketa, beti ibili behar dugu eske. Hala ere, Usurbil nahi dugu Euskal Herriko eztiaren merkatu prezioaren erreferente bihurtu, hemen ezar/erabaki dadila zenbatetan salduko dugun gure produktua. Eredu hartu nahi dugu Ordiziakoa. Bertako asteazkenenetako azokakoak ez al dira erreferente berdura, lore eta frutetan?
– Egokia litzateke, bai. Aizu, zergatik idatzi dugu zure aitak erlauntza pare bat zuela... fundamentu handirik gabe?
– Ez dut txarrean esan. Baserri askotan izan ohi ziren erlauntzak baina ez merkaturako, ez negoziorako eta ez gure kulturaren parte bat zirela pentsatuz. Hor ziren. Eztia ematen zuten, argizaria ere. Puntu. Etxeko jauna edo andrea hiltzen zela, familiak ez zuen erlauntzetara jotzen, notizia ematera eta, beste mundurako bidean argia izan zezan argizari eske erleei. Baina baziren gurean erlauntza pare bat, bai.
– Beraz, zu, nola zaletu? Nola aditu bihurtu? Ikusi zaitut Kantabriako erlezainen kongresu aspaldiko batean liztor velutianak ekarri duen desgraziaren inguruko ponentzia aurkeztuz.
– Kasualitate hutsez. Tolosako Sanitatearen itxaron gelan nengoela, mahai gainean, folleto bat zegoen. Erlezaintzaren gaineko ikastaroa eskaintzen zuten bertan. Arratsaldeetan. Nik Michelinen egiten nuen lan. Goizez. Beraz, denbora eta aukera banuen. Apuntatu nintzen. Eta hemen nauzu, Erle Eguna antolatzen, Eztiola zaintzen eta erleak zein beste erlezainak babestu nahian. Azokaz azoka. Bulegoz bulego ere.
– Eta pantailan. Zureak dira '20000 especies de abejas' markaz kanpokoan agertzen direnak. Goya sarietarako daude izendaturik zure erleak. Kamera aurrean agertzen zara zu ere, erlezainarena egiten, jakina.
– Hala da. Pozik naiz, Estibaliz Urresolok merezi ditu lortutako aitortza guztiak. Gogoan dut egin zidan estreinako bisita. Gogoan, babes osoko arropa eta maskara jantzirik nola gozatu zuen esperientziaz, zenbat gauza galdetu, zenbat ikasi. Nahi nuen nik bera izatea aurtengo ezti txapelketako epaimahaikide baina beste sari bat jaso behar zuen egun berean auskalo non eta zenbatgarrena...
–Usurbilera bidean, behin eta berriro azaldu didazu erlezainek ez duzuela egiten duzuena egiten dirua lortzearren, hipermerkatuetako apaletan izateagatik.
– Badakizu Espainia dela Europako ezti gehien ekoizten duen herrialdea? Ulergarria da esportatzaile handiena izatea ere baina nolatan aldi berean inportatzaile nagusia ? Zer esan nahi du horrek? Ba, horixe, zuk aipaturiko saltoki-guneetan saltzen diren ezti franko ez direla ez Valentziakoak (horren zitrikoak...) ez Galiziakoak (asko eta askotan antzemango duzun isatsaren usain eta gustua) ez Jerte haranakoak (gereziz egina, jakina) ezta Las Hurdesekoak ere (niretzat egundo-egundokoak) baizik eta batek daki nondik ekarriak; hemengo ezti apur batzuekin nahasten dituzte, Europako zigilua lortu ahal izateko. Badakizu nola pasatzen duten askok osasun kontrola? Horrenbeste filtratzen dute ezen analisietan ezin baita polena aurkitu eta jatorria identifikatu. Ez, guk erlezaintzan dihardugu jakin badakigulako erleak desagertuz gero, gure herri identitatearen zati handia galduko genuela. Bai, 'Apikultura' kulturatik dator eta kultura dakar. Galduko genuke erleen portaera harrigarriaren berri. Eta polinizazio barik, banan-banan desagertuko lirateke loreak, intsektuak, zomorroak, animaliak eta, jakina, gu geu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las olimpiadas de la FP cántabra
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.