![Eskaintza akademikoa eta zerbitzuena ezagutzera emateko ateak irekiko ditu Deustuk](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/01/10/deusto-k8UH-U2101209038235ojE-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
![Eskaintza akademikoa eta zerbitzuena ezagutzera emateko ateak irekiko ditu Deustuk](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/01/10/deusto-k8UH-U2101209038235ojE-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
I. M.
Jueves, 11 de enero 2024, 10:08
Deustuko Unibertsitateak Ateak Zabaltzeko aurrez aurreko Jardunaldia antolatu du, datorren larunbaterako, urtarrilak 13, Donostiako eta Bilboko campusetan eta Gasteizko Egibide-Deusto egoitzan, etorkizuneko ikasleei orientazioa eskaintzeko eta beren profilera ongien egokitzen den gradua edo gradu bikoitza aukeratzen laguntzeko.
Eskaintzen dituen 50 gradu eta gradu bikoitzen xehetasun guztiak ezagutu ahalko dira 10:00etatik 14:00etara. Hauek hainbat arlotakoak dira: Enpresa, Zuzenbidea, Politika eta Nazioarteko Harremanak, Hizkuntzak, Komunikazioa, Hezkuntza eta Kirolak, Gizarte gaiak, Teologia, Ingeniaritza, eta Osasuna. Aldiz, Gasteizko Egibide-Deusto egoitzan, Industria Digitaleko gradu dualari buruzko informazioa eskainiko da soilik.
Unibertsitateko fakultateetako eta zerbitzuetako arduradunak etorkizuneko ikasleen eta familien eskura egongo dira, 24/25 ikasturteko gradu eta gradu bikoitzen inguruan izan ditzaketen zalantza guztiak argitzeko: ikasketa planak, sarrera prozesua, praktikak, nazioarteko programa, lan irteerak, irakaskuntzaz kanpoko jarduerak, hizkuntzak, bekak, ostatua... Ohi den bezala, bisita gidatuak ere antolatuko dira, campuseko instalazioak ezagutzeko.
Datorren ikasturteko berrikuntzen artean, Donostiako campusak Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza + Digital Business Intelligence (Deusto Business Analytics Programme) gradua eskainiko du datorren ikasturtean. Programa sendo honen bidez, ikasleek negozio eredu eta estrategia berriak identifikatzen ikasiko dute, Big Dataren analitikaz baliatuz, marketinean, finantzetan edo logistikan. Mundu digitalean eta datuen arteko harremanetan interesa duten pertsonei zuzendutako prestakuntza da. Enpresaren ikuspegi globala eskaintzeaz gainera, digitalizazioak hainbat esparrutan dituen eraginak landuko ditu eta, horrela, datu base handien analisian adituak diren pertsonak prestatuko ditu.
Zuzenbideko + Filosofia, Politika eta Ekonomiako gradu bikoitza dago, Bilboko campusean eskainiko dena. Bokazio politikoa duten legelariak prestatuko ditu. Gaur egungo gertaeren inguruko interesa duten pertsonei zuzenduta dago, eta ikuspegi zabala eta dimentsio askotako jakintza emango die, etorkizunean gobernuen, enpresen eta erakundeen lidergoa izan dezaten.
Horrekin batera, Bilboko campusean Ingeniaritza Matematikoko gradua eskainiko da. Arlo hori etengabe ari da garatzen, teknologia aurrera egiten ari delako eta gero eta arazo konplexuagoak konpondu behar direlako. Gradu honetan, etorkizuneko ikasleek matematika eta teknologia uztartuko dituzte, hainbat sistema fisikoren portaera aztertu, proposatu, kontrolatu eta aurreikusteko: klima, trafikoaren kudeaketa, domotika, ibilgailuen eta makinen bibrazioak eta motelgailuak... Enpresek asko eskatzen duten profila da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.