

Secciones
Servicios
Destacamos
J. A.
Lunes, 3 de marzo 2025, 15:53
Haurrek euskaraz jolasteko hiriko 17 auzotako 22 jolasgunetan jarduerak eskainiko ditu Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak 'Parketarrak' ekimenaren bitartez astelehen honetan hasi eta hilaren 21era bitartean auzoetako euskara batzordeekin elkarlanean. «Haurraren lehenengo hilabete eta urteetan garrantzitsua da etxeko giroan euskarari tokia ematea eta arlo ludikoan ere erabiltzea. Gero, umea handitzen doan heinean, harreman sareak eratzen hasten da, eta, une horretan ere, oso garrantzitsua da laguntxoekin euskaraz ongi pasatzeko aukerak izatea, lagunarteko hizkera indartzea eta komunikazio ohiturak euskaraz eraikitzea ezagutzen dituzten pertsona eta harreman sare berriekin», azaldu dute.
Behar horien testuinguruan, jolasa «ezagutzak oharkabean jasotzeko erreminta ezin hobea da», hizkuntza barneratzen laguntzen duen tresnetako bat delako, hizkuntza formala lantzeko erabil daitekeelako eta, batez ere, hizkuntza informala eta lagunarteko hizkera sustatzeko baliagarria delako. Horrez gain, ekimenaren bidez, euskarazko jolasak kalera ateratzen dira, eta abestiak, esamoldeak edo hiztegia jendartean erabiltzen dira.
Bi talde bereizten dira: Zabu Zibu taldea 3-5 urte dituztenentzat, eta Txirrintxon 6-9 urtekoentzat. Zabu Zibun, 3-5 urteko umeek gurasoekin edo arduradunekin parte hartzen dute, eta gutxienez bost eta gehienez 15 haurrek parte har dezakete; Txirrintxonen, berriz, gutxienez 10 eta gehienez 25 inguru izaten dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.