Borrar
Miriam Orreagako Errege Kolegiatan, bertako organo-jotzaile ospe handikoa den JulianAyesaren konpainian
«Foruak eta mintzoa eman genizkizuen; entzun orain gure kantak»

Miriam Mendive Urtasun

«Foruak eta mintzoa eman genizkizuen; entzun orain gure kantak»

Betikoek putz eta putz egin ere, ez dituzte emakumeak lurrera botako

Begoña del Teso

San Sebastián

Martes, 19 de marzo 2024, 07:10

Leinu argi, oso argikoa. Iruñean jaioa, Baztanen ditu erro sendoak. 1936ko gudaren aurretik Donostiako 'Argia' eta Baionako 'Eskualduna' aldizkarientzako kronikak (euskaraz) idazten zituen Perpetua Saragueta idazle aitzindari nafarra du amona eta Orfeón Pamplonesen ezagutu eta maitemindu ziren Karmelo eta Garbiñe, gurasoak. Iruritakoak, Elizondo abesbatzan ere egiten zuten kantu. Oso familia musikala du Miriamek. 18 edo lehengusu/lehengusina. Kantutan beti, Medikua ofizioz, aspaldian utzi zion lan horri. Osasunekoa (ziur zen Erreal Madridi irabaziko ziotela), zezenzalea. Ederki daki joandako garaietan, Nafarroak portua zuela Gipuzkoan eta Pauebeko hormetan badirela oraindik Nafarroako armarriak. 'Heptameron' emakumezkoen zuzendarietako bat da. Belarri prest dago beti eta ez horrenbeste aho bizi baina sagardotegietan beti euskaraz.

&ndash Berez, nahi du Heptameron Emakumezko Abesbatzak Donostian zein Gipuzkoan emanaldiak eskaini. Izan zaitezte ongi etorriak, oi zuek, Nafarroako Margarita Erreginaen gorteko dama gaur egungoak!

&ndash Ez gara zuen aurrean burgoi agertuko ez baitzen hori Margaritaren estiloa ezta bere gortesau estimatuenen manerak ere baina Historiarekiko fidelak izanez gero, eskubide osoa daukagu Gipuzkoan kantuetan ibiltzeko. Izan ere, guk eman genizkizuen bai foruak bai hizkuntza (ez ahaztu euskara=lingua navarrorum). Hemen, zuenean izan zuen itsasorako irteera Nafarroak. Askoz harroago egin genien hitz Bilbokoei. Hara joan ginenean, beraie euskaldun bakarrak bailiren moduan tratatu gintuzten. Seko ernegaturik, zera esan genien, bizkaitarrak antzina batean guk, nafarrok, hara bidalitako soldaduen ondorengoak baino ez dira. Bai, zinez eta fede osoz defendatzen dut nik Viejo Reyno gurea.

«Iparraldean eta Frantzia osoan ezagutu eta mirestu egiten dituzte Nafarroako Margarita erregina eta bere 'Heptameron'. Gure betebeharra da Euskal Herria osoan beren ospea zabaltzea»

&ndash Zure, zuen esan eta desiretara nauzue, andreak, Zer da Heptameron abesbatza? Badakit bazaretela horren airos eta animos diharduen Nafarroako Ganbera Abesbatzaren sail garrantzitsuetako bat baina, zer gehiago?

&ndash Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorion Kantu Irakasle lizentziatu zen David Guindano Igarreta Musikologoa, NGAko zuzendari artistikoaren bultzaz sorturiko korala gara,. Gure lehenbidizo zuzendaria Beatriz Aguirre Baines izan zen. Lau izatera iritsi gara, Silvia Oses eta Laura Alvarez nirekin ibili ziren garai batean.Plazerak erronka (zaila da zuzendaritza kolegiatua osatzea, non lauron gustuak, ideiak eta desioek bat egiten duten) gainditzen zuen beti. Zergatik? Gure asmo nagusia emakumeok musikan izan dugun, dugun eta izango dugun presentzia ukaezina aldarrikatzea baita. Horren batzen gaitu. Horrek sortzen du kabi abegikorra. Bertan biltzen dira egunean zehar beste eginkizunetan larrua eta gehiago utzi badute ere, koro eder baten exijentzia handiari aurre egiten dioten ahizpak.

&ndash Ez oso aspaldi zaharrean baina hasita dira musikologoak garai guztietako emakume musikariak programa eta kontzertuetara ekartzen. Askoren harridurako eta gure alegrantziarako.

&ndash Bai horixe baina gauzatxo bat esango dizut. Askotan kontu nabaria da aurkikuntza edo ikerketa horiek gizonezkoek eginak direla. Oraindik kutsu paternalista antzeko zeozer baitarie. Horrexegatik laudatzeko modukoak dira bai Madrilen bai Parisen bai beste lekuetan musikologo emakumeak egiten ari diren lan nekosoa. Urkoren abestian bezala, emakumeon musika putzu sakon eta ilun bat zen. Orain, haien birtutez, haien indarrez itsaso urdin eta zabal hasi da bihurtzen

&ndash 'Haien' birtutez eta indarrez? Baita zuenaz ere! Badaramazue, urguiluz, Nafarroako Margaritaren liburu zora/izu/harrigarriaren izena,zuen errezital guztietan, bere garaiko eta bere gortearen musikaz gain, emakumeek egindakoa aurkezten duzue. Zuen logoa ere intentzioz betea da... Eta, zer gertatu zen pasa ostegunean Zangozan.

&ndash Logoarena azalduz hasiko naiz. Eva Martinez Huarteren diseinua da. Lau margaritek 'zazpi' bat irudikatzen dute, hori esan nahi baitu 'Heptameron'ek. Lau margarita horiek perla antza dute bere gortean, maite zuten horiek erregina Nafarrokoari horrela deitzen zioten grekoaz 'margarita'k perla esan nahi baitu... Gure izenaren grafiak Margaritaren idazkera islatzen du... Margaritarren aldeko sutsuak gara gu, Zangozakoaz hitz egingo dugu?

&ndash Otoi...

&ndash Iparraldean Frantzia osoan nola, Boccaccioren 'Dekameron'arekin alderatuz ere, horren mira handia jasotzen duen 'Heptamerona'z gain, antzezlanak eta guunak idatzi zituen Margaritak. Horren inguruan Ixabel Etxeberriaren lana aurkeztu zen Entzunaretoan. Kantutan ibili ginen gu. Eta ez pentsa, Errenazimientoaren abestiak ez dira batere errazak. Ederrak bezain zailak dira

&ndash Kanta iguzue anonimo hura, 'Si la noche se hace oscura'.... Esaiguzue Maddalena Cassulana nor zen

&ndash I568n argitaratu zuten bere musika Portugalean. Bere musika editatua izan zuen lehen emakumea da. Ikusten? Putz egiten digute baina ez gaituzte zokoratuko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Foruak eta mintzoa eman genizkizuen; entzun orain gure kantak»