Borrar
Hiru auzo sentitzen ditu bere Unaik, Alde Zaharra, Intxaurrondo, Egia. Argazkian, Trinitate plazan da. ARIZMENDI
«Garaia iritsi da gorputz ezberdinak eszenara, jaietara ekartzekoa»

Unai Ribera

«Garaia iritsi da gorputz ezberdinak eszenara, jaietara ekartzekoa»

'La Fulana' Dj Jendeak dio 'txoni' gisan janzten dela. Oker dira, 'ratxeta' du estiloa

Begoña del Teso

San Sebastián

Martes, 9 de enero 2024, 07:49

Sareetan zein YouTubeko kanaletan aurkituko duzue erruz. Euskarazko tokian tokiko ikus-entzunezko komunikabideetan zein nazionaletan. Beti konpainia onean. 'Irutxuloko Hitza'n. Lamia Marirekin jardun zuen hizketan, musikaz eta gaur egungo trap, dance hall eta orain arte euskaltzat hartu izan ez diren estiloez. EITBeko 'Sukalerrian' saioan Joseba Arguiñanorekin kuzinatu zuen. Zer kuzinatu? Big-mac takoa eta entsalada biribilkia. 'Gaztezulo'ko 'Sexumatoia' sailean ea inoiz kalabazarik eman dioten galdetu zioten eta berak erantzun, 'Ortu bat dut!'. Nahi du estilo propioa finkatu. Baita bere musika berak ekoitzi. Galdetzen badiozu zein musikari entzuten duen...

– ... Ziur naiz La Zowi jarraitzen duzula esango diguzula.

– Jakina asko, Parisen jaio eta Granandan hazitako abeslaria, trap, reggetoia eta musika urbanoaren handi hori, Ivy Queen eta Molly Brazy erreginen eragina onartzen duena. Bad Gyal aditzen dut, amore ematen ez duen musikari eta eragilea. Aditzen dut Argentinako freestyleko aitzindarietako bat den La Joaqui. Eta eredu ditut denbow estiloa menderatzen duen Tokischa. Maite dut Ceutako Soto Asa. Ikusi al duzue 'Si tu kiere' bideoklipa?

– Lepoa jokatuko nuke: asalduko dira batzuk, hori ez da euskal sustraiak dituen musika mota...

– Lamia Mariri eta bioi egin ziguten elkarrizketako goiburuak zera zion, 'Lasai, ez dugu Kortatu ahaztuko, baina jada aldatu dezakegu musika..'. Probokaziotzat har daiteke eta oraindik probokazioa da derrepentean, katxi katxi eskuan duela, dantzarako prest dagoen jendeari plazan sekula ez aditu musika jartzea. Baina horixe da nire hautu pertsonala eta ez pentsa ni oholtzan ikustean askok diotena ez dakidanik.

– Uste dut nik ere badakidala baina esan zuk.

– Ez diote bere buruari nor naizen, zein naizen galdetzen baizik eta 'Eta hori, zer da'? Oraindik ez dira usatu gorputz batzuk agertokian ikusten. Ezta gizarteak sorturiko normatibatik at dauden musikak entzuten. Horrexegatik behin eta berriro esango dizut La Fulanak egiten duen oro Unairen hautu politikoa dela.

– Batzuek, moda urbanoaz zerbait dakitela plantak egiten, 'txoni' baten gisara janzten duzula komentatuko dute '. Ez dira ohartuko atzeratu samar geratu zaiela juzgua...

– Bastante. Azaltzeko beharrik balego, nire aukera estetikoa definitu zorian banintz,kasik nahiago 'ratxeta' hitza erabili..

– Zehatzagoa bai. Gaur egungogoa ere. Diotenez, ingelesezko 'ratchet'ik dator. Baditu jada urte dexente. 90ko hamarkadan erabiltzen hasi zen hip-hopean zebilen jendea. Mende honetan, gehiago egokitzen zaie trapean dabiltzan neskeei; luxuzko arropa merke merkearekin nahasten dute. Dir-dir, bling-bling, brilli-brilli askorekin. Belarrietako handiak eta zapatila nabarmenak. Portaera aldetik, ahaldundua, arras ahaldundua.

– Bai. Horixe. Nahasketa ederra, 'kaletarra, kalekumea eta txulita bat naiz' aldarrikatzen duena. Arguiñanok, saioan galdetu zidan ere La Fulana izengoitiaz...

–Eta zuk ondo baino hobeto erantzun, gaizki ulertzen omen dugu 'Fulana'ren esanhaia.

– Halako zerbait, bai. Duela urte askobehe klaseko jendeari botatzen zioten hitza zen, klase baxukoari, identiateari ez ziona (edo identitaterik onartzen ez ziotenari). Inori inportatzen ez zitzaionari. Eta ni zentzu batean horrelako zerbait naiz. Badago peñak nire berri duena baina jende frankok ez nau ezagutzen, 'evidentemente'. Hori azalpenetako bat. Bigarrenen bat, prostituziorekin lotzen duen hori, nahi baduzu, perfekto: 'kotxina' bat naiz 'sin más'. Identifikatu egiten naiz hitz horrekin. Agresiboa dela diote askok baina indar handikoa da.

– Entzuten, ikusten, leitzen zaitudanean, mira diot euskaraz aritzeko duzun abilezia, dotorezia eta grazia ezpuru horri...

– ??!!

– Hizkuntzak nahasten dituzu, sin más, euskara ez direnak euskarara ekartzen. 'Makarreo' entzun dizut sarri. Baita esaldi espektakular hau: 'Eszenatokian mamarreatzen dut'.

– Beste hautu politikoa, beste konpromiso bat nire emanaldietan, nire entrebistetan euskaraz mintzatzea baina jakina, kalean entzuten diren mintzoak erabiliz. Eta bai, nik eszena gainean, mamarreatzen dut, dantzan eta hizketan dabil. Ez dut gogoko, jendeari begiratu gabe ere pintxatzen duten deejayak. Eta egia esan, nire ibilbidea lagunarteko mamarratxeo batean hasi zen...

–Kontatu.

– Etxean. Lagunekin. Gure musika grabatzen eta gero, (hori baita DJ anitzen hasierako pausoa) Spotify eta antzekoetara igotzen.

–Orain ordea, bidean zaude. Bide propioa egiten. Gogoz eta gogor. Bastante gozo ere. Esan didazu, pintxatzetik bizi zarela jada.

– Ba bai, musika jartzeagatik bizi naiz. Egia taberna batean lan egina naizela baina orain DJa naiz. Nire estiloa finkatu nahi dut. Eta nire musika sortu eta produzitu.

– Herrietako plazetan beti? Ez zaitut gehiegi ikusi klubetan

– Klubetako entzuleriak errazago onartzen ditu proposamen, identitate, gorpuzkera hausleak, bai, baina nik probokazioa dut gogoko. Auzoetan. Udako jaietan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Garaia iritsi da gorputz ezberdinak eszenara, jaietara ekartzekoa»