Borrar
Otsaileko lehen ostegun osoan aritu zen Ainara Arrasaten Abadiñorako San Blas opilak prestatzen. MORQUECHO
«Gozogintzak ere behar du inklusiboa izan. Denontzako gailetak, bai»

Hiritarrak

«Gozogintzak ere behar du inklusiboa izan. Denontzako gailetak, bai»

Ainara Abasolo Etxabe Semea eta bera zeliakoak direla-eta sortutako enpresa; tiramisu eta opiletan trebe

Begoña del Teso

Martes, 6 de febrero 2024, 07:40

Lainoa zen Arrasate babesten duen Udalaitz gainean. Bazirudien bertako zaindaria den dragoia esnatuko zela bat-batean. Bedaño auzoko Errasti baserriko kanpoaldean lanean ziren arbolekin eta barruan, lapikoen artean, Joseba Arguiñanorekin Ostalaritza ikasitako Ainara. Ehun bat opil prestatu behar zituen Bizkaiko Abadiñon egiten den San Blas azokarako Hotz kamaran ziren 'irrika' izena duten donuts antzekoak gehi batataz egindako dozenaka jaki gozoak, Donostiako Muerdago, Holi, Organic 49 eta Biobizi denda osasuntsuetan salgai daudenak.

Ez da aldarrikapen hala moduzkoa denontzako gozogintzaren alde egiten duzun hori.

– Aldiz, zeharo ezinbestekoa, nahitaezkoa. Denok dugu plazererako eskubidea. Eta plazeren artean, jaki gozoak dastatzea nagusienetarikoa da. Merezi dituzten, ditugun, kapritxorik gabe bizitza bai bizitza petrala! Semea eta biok zeliakoak ginela diagnostikatu zigutenean erabaki nuen bukatuko zitzaizkigula (eta ez bakarrik guri baizik eta ahalik eta jende gehienari) tripako min eta ondoez guztiak. Baita lagunen arteko merienda edo afarira joateko beldurra ere. Bai, beldurra genien urtemugak zirela eta ospaturiko festei bertan jandakoak kalte egingo zigulakoan. Hasi nintzen gluten inguruko ikerketa oro aztertzen, hasi nintzen neu ere azterketetan eta probetan. Badira lau urte Irrika Gluten Free Bakery sortu nuela. Orain, gure gutiziez beteriko poltsekin goaz ospakizunetara, alai eta trankil asko.

«Oihantxok nik patata gozoz zein platanoz edo datilez egindako pastelak ikastolara eramaten dituenean flipatu egiten dute ikaskideek. Are gehiago 'txokolatezko eztandak' izenekoekin»

Alta, 2020tik baino askoz lehenagotik hasia zinen janari osasuntsuak prestatzeko eskarmentu ederra hartzen

– Txiki-txikitatik. Amona Martinaren garaietatik. Erretiroa hartu berri duen Arantxa amarekin ibili naiz beti lapikoen artean. Beti jan izan ditugu gurean baratzeko berdurak eta ondoko baserriko animalien okela. Jatetxea izan dugu urtetan zehar hemen eta gure eskaintza beti zen natural-naturala.

Familian bizitakoaz gain, ikasketa sendoak egin zenituen.

– Bai. Erretiroa hartzen hasi den Elena Corrales biologo eta nutrizionistarekin, Araotz inguruan bizi eta, Frantzian, Holandan zein Portugalen makrobiotika ikasketak burutu dituen Isabel Morenorekin eta Lekunberrin Egoiz Garrok duen Osasun Eskolan. Bai, jantzi izan dut nire burua Ostalaritzan zein Sukaldaritza sanoan baina, pertsonalki, ondoeza eta tripako minak ez ziren desagertzen nahiz eta ahalik eta osasuntsuen jan. Zeliakoak ginela jakin arte. Orduantxe , gutxi gorabehera itxi genuen jatetxea eta nik Irrika proIektuari ekin

Izena esanguratsu samar da...

– Bai. Alde batetik irri batez jasotzen dituztelako nire produtuak oraintxe arte gutiziak jateko modurik ez zutenek. Eta baita glutenarekin inolako arazorik ez dutenek ere. Ikusi beharko zenuke zelako... irrikaz dastatu nahi duten denek Oihanek ikastolara daraman poltsan dagoen hori! Kontutxo bat, semeak, nik prestaturiko janaria hartzen du ikastolan. Ez bakarrik pastelak eta gailetak. Sano nahi dut nik elikatu, gure baserriko babarrunekin, azarekin, dilistekin...

Gauza bat ez dizut nik, ordea, barkatuko. Sekula ez.

– Zer?

Egiten duzun Tiramisu Irrikari ez diozula kaferik jartzen!

– Ez, ez diot jartzen haurrekin pentsatuz sortu nuenelako 'irrika' hori. Lasai, kafearekin nahi izatera, jendeak eska dezala...

Hamaika salmenta leku duzu. Ez bakarrik Donostian. Portzierto ez dugu zerrendan aipatu Groseko Gronx jatetxea...

– Egia esan, suerte handia izan dut eta Euskal Herriko hiru lurraldeetan saltzen ditut: Eibarren, Gasteizen, Oñatin, Zumaian, Astigarragan, Hernanin, Ozaetan... Gehi, jakina, azoketan. Egunotan, argazkilariak eta zeuk. Abadiñoko San Blas azokarako opilak egiten harrapatu nauzue. Arrasatekoan banaiz hilabetearen hirugarren asteko larunbatean. Beste askotan ere. Haietan dendetara bidali ez ditzakedan tartaletak ere eskaintzen ditut.

Bidaltzerik ez duzu tartaletarik? Zergatik? Zerezkoak?

– Ezin bidali hauskorrak dira eta. Txiki-txiki eginda iristen badira, bai pena! Zerezkoak? Sagarrena, marrubiena, euskal pastela, pastela goxo marmolatua...

Batata erabiltzen duzu sarri: bai patata gozoa boniato hori...

– Berdurazkoak ere nire pastelak; azenarioa gustatzen zait asko. Platanoak. Datilak. Badakizu zertarako balio duen glutenak?

Zu bezalako gozogile onek kontatua, nolabait, proteina multzo horrek 'ligatu' egiten ditu gozogintzan eta elikagai-industrian erabilitako osagaiak... Askok esan zidaten glutenik gabeko sukaldaritzaren edo inkluso garagardogintzaren hastapenenetan, zailena horixe izan zela, 'itsasteko' ordezkaririk aurkitzea...

– Aldatu ziren aspaldian garaiak. Orain ezagutzen ditugu gure produktuak loditzeko eta trinkotzeko balio duten Psyllium eta Xanta izeneko zuntz naturalak. Baina ez pentsa, oraindik ere laguntza ederra eskaintzen digute prozesu horretan platanoaren testurak eta datilen biskositateak. Ikusten? Elikadura izan daiteke (izan behar) arras inklusiboa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Gozogintzak ere behar du inklusiboa izan. Denontzako gailetak, bai»