
Hiritarrak
«Haritz enbor osoa hartuz, azalaren artean, lauzpabost xafla dituzu»Secciones
Servicios
Destacamos
Hiritarrak
«Haritz enbor osoa hartuz, azalaren artean, lauzpabost xafla dituzu»Lezoko 103 Poligonoan, Aiako Harriak ez daude urrun. Ezta Jaizkibel ere ez. Ardaxka enpresaren eremuan sartu gara. Hondarribikoa izatez, bikotearekin Hendaian bizi den Josebak hemen, Irurtzun tabernaren hurbil, egiten ditu altzariak, gero planetan zehar sakabanatuko diren armairuak, mahaiak, biniloak gordetzeko apal estrainio-ederrak, 60ko hamarkadaren estilora diseinatuak. Zura erabiltzen du. Naturala. Benetakoa, haritza, intxaurrondoa, pinua. Hasieran ekin zion ere burdinari baina orain, burdinaz sortu beharreko guztia Felix Alberdi lagunak gauzatzen du. Ez ditu lagun makalak Josebak. Artisaua da bere neska laguna. Antonio Capotek hartu zuen Antigoaleko argazki bat eta gainean, surfean (Joseba nola) aritzen den monigote bat margotu. Beste bi kiderekin ekin zion, aspaldi samarrean Josebak abenturari, biek merezi dute aipu: Ruben igeltseroak, Jose mekanikariak. Poligonoko lagunak ere ez dira nolanahikoak. Bere nabearen ondokoan galdaragile bat da beharrean.
– Eta skate hau? Badakit surfean jarduten duzula eta badakit skate asfalto gaineko surfatzat har dezakegula baina, zer egiten du skateboard batek aroztegi/ebanisteria batean, non goi mailako altzariak sortzen diren? Ez du ematen apaingarririk denik.
– Usatua da, bai. Ez ahaztu 500 metro karratu duenik eraikin honek. Batetik bestera joateko erabiltzen dut askotan.
– Ara! filmetan ikusitako hegazkin-ontzietan bezala. Marinelak sotoetan barrena doaz bizikletaz edo ziklomotor txikietan...
– Antzeko zerbait, bai. Nik lantegia skatez zeharkatzen dut arbolez beteriko paisaia batera ematen duen hondoko espaziora joateko, hantxe prestatu nahi dut eta denda bat edo ('esnob' hutsak direnek 'show room' deitzen diote orain...). Negozioa sare sozialen bitartez gauzatzen da maiz baina ez zait gaizki iruditzen zurezko erakusgarriak edukitzea hemen.
– Bitxia, ez al da? Altzariak era birtualaz erostea. Nik, desde luego, ikusi beharko nituzke. Ukitu/usaindu...
– Ez da zuk pentsatzen duzuna, mahaia ikusi, botoia sakatu, pagatu eta etxean jaso. Ez. Horretarako baduzu Suediako konpainia hori, zure etxea errepublika independentea bilakatzen duena. Ez. Nik zerotik egiten ditut gauzak. Ordun, kontaktua oso pertsonala da. Diseinuaren lehengo zirriborrotik piezaren akabera arte; neurriak, hasierako formak, hurrengoak, hankak, koloreak... Etengabeko dialogoan nago bezeroarekin. Eta ez dira bakarrik argazkiak. Bideoak ere. Jendeak altzariaren 'bolumena'-ren berri behar du eduki. Jakin behar du nola mugituko den bera mahaiaren inguruan, nola pasako den armairuaren aurretik... Ez pentsa, maiz, oso maiz, bezeroa dator hona, lanaren eboluzioa egiaztatzera. Etxe bat dekoratzen ari den profesionalak etorri nahi badu, ongi etorria izango da baina, aldi berean, etxeko jabearekin etortzeko eskatuko diot.
– Zergatik?
– Ezinbestekoa deritzot. Arkitekto eta dekoratzaile ugari ez dira arduratzen eguneroko altzari horren erabileraz diseinuarekin baitaude seko temoso. Etxeko jaun-andreak dira, ordea, egunero biziko direnak nik egindakoarekin eta nik uste, eroso eta kontent izan behar dutela. Hori da nire xedea, bederen.
– Mintza gaitezen zure lehengaiaz... benetan haritz baten enbor osoa erosten duzula? Zelako sentsazioa, ezta?
– Bai eta zin degizut hori dela lanbide eta amets hau ulertzeko, aurrera eramateko ditudan ezaugarri nagusienetako bat, nik enborra erosten dut eta ez xaflak bihurturik dauden arbolak. Argazkian ikusten dena Borgoinakoa da, Angelun erosia. Azala kenduta, lauzpabost xafla ateratzen zaizkit, xafla bakoitza lau metrokoa edo. Hortxe, nire beste ezaugarri bat...
– Bai? Zein? Esan.
– Ez dut pieza txikirik, zuraren zati batzuk hartzen eta banan banan kolatzen. Ez, nik xafla bat, lau metroko hori (90 zentimetro zabalerakoa) bitan zatitu eta batekin mahaia egiten dut. Albo bat naturak landu duen bezala uzten dut eta bestea prestatu lan egin ahal izateko. 'Zepilatuko' dut eta ondoren, makina horri buelta emanda, egingo diot 'regruesoa', nahi dudan lodieraren arabera. Etorriko da geroko prozesua... Ez, ez darabilkit bernizik; olioekin ematen diet azken ukitua.
– Nola maitemindu zinen zuraz, ofizio honekin?
– Aber, ez nintzen ikasle txarra baina ez nuen gogoko ikastea. Aitak ohikoa esan zidan, ez baduzu ikasten jarraitu nahi, lanera! Etxean beti ikusi izan dut obrak familiak egiten zituela, eskuekin. Ez zitzaidan ideia txarra iruditu. Fabrika batean sartu nintzen baina ez nuen gehiegi iraun. Gero Rotiman hartu ninduten...
– Rotuloak egiten eta jartzen dituen Irungo enpresa, ez da?
– Bai, Xantirena. Hor ere, dena egiten da eskuz, era naturalean. Asko ikasi nuen. Asko. Urteak joan, urteak etorri eta ohikoa izaten diren krisialdi existentzial horietako baten bueltan, lagunekin gure enpresa sortzea erabaki nuen (genuen). Zergatik egurra? Edertasunagatik. Eta material noblea, oso noblea, delako.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.