Borrar
Mikel Zubeldia, aurkeztuko duen liburuarekin. BORJA LUNA
«Hedabideetan agertzen direnez gaindi, bada gurean idazle sare ederra»

Hiritarrak

«Hedabideetan agertzen direnez gaindi, bada gurean idazle sare ederra»

Mikel Zubeldia Etxeberria | Ekonomialaria; ostegunean aurkezten du 'Haizea josten'

Begoña del Teso

San Sebastián

Martes, 3 de diciembre 2024, 07:28

Parte Zaharreko Iñigo kalekoa, Merkataritza ikasi zuen, Kanpo harreman komertzialetan eta Marketinean espezializatuz. Asko bidaiatu izan du, Asian zein Europan barna. Hizkuntzak badakizki (maite du horren zehatz eta zorrotza den alemana). Maiz, neoprenoz jantzita igeri egiten du badian. Baditu literatura sari ugari eta deigarriak dira beren liburuen izenburuak, orrialdeetan barna sorpresa anitzak gordetzen dituzten horietakoen antzera: 'Manikien galeria', 'Ekilibristaren polka', 'Marlboro Gizona'. Ostegunean Troan liburu-dendan aurkeztuko du bere azkena, Bilboko Beta III. Milenio argitaletxeak kaleratua

– «Oknostian jaio eta hazi izanez gero zergatik polisaren industrial eta nekazal mugarriak zeharkatu eta mundu zabalean barrena galdu? Zeren bila? Jaioterria eta norberaren etxea ez dira aski itsasontziak?» Galdetzen du zure liburuaren hitzaurrea idatzi duenak...

– Bera Patxi López de Tejada da eta elkar ezagutu genuen Gasteizen, sari banaketa batean. Gogoan dut elur egiten ari zuela hirian. Patxi, goiburuan aipatzen dizuedan sare horretako bat da.

«Publikatzea ezinbestekoa da, jakina, baina nik idaztearen prozesuan aurkitzen dut plazer handiena. Baita 'novela rio' direlako horiek sorrarazten dituzten unibertsoetan murgiltzen naizenero ere»

– Hedabide guztietako orrialde guztietan egunero agertzen ez direnek osatu hori?

– Komunikazioko plaza mediatikoan agertze edo ez agertze horrek badu inportik baina nik bestelako kontu baten gainean egiten dut hausnarketa.

– Esan ba.

– Susmoa dut jende makina batek idazle guztiak badirela ofizioz, idazleak uste duela. Edo erakunde publikoetan zein irakaskuntzan lan egiten dutenak. Ba ez. Ez dakizu zenbat idazle diren beste testuinguruko lan batean behar egiten dutenik. Ekonomialariak, ni bezala, esaterako. Medikuak... Horrexegatik, akaso, nire lehen nobelaren hirugarren atalak 'Torlojuak eta letrak' du izena. Posiblea da batzuk eta besteak lotzea, NBE-ko Oil-for -Food ekimenaren kongresu baten Iraken zaudela edo Madrilgo Lazaro Galdiano Museoaren atzekaldean topatzen den 'Le Panier-Clery ' jatetxe zaharmindu esklusiboan. Laburbilduz, nahi izanez gero, funtzionarioak ez diren eta sareetan agertzen ez diren Amarako idazleekin ere egin zitezkeen, erraz asko literatur jardunaldi batzuk. Eta ez zenuke, ez, idaztea ofizio duen eskribidorerik bilatuko.

– Polita litzateke bati auzoz auzo joatea bertako eskribidoreen bila. Barka baina ez diozu erantzun 'Haizea Josten'-en López de Tejadak luzatu galderari.

– «Planetak urtero burutzen duen traslazioa eta egunero burutzen duen errotazioaz al dira nahiko bidaiak' galderari erantzutea nahi?

– Bai

– Nostalgiak zauritua, gaztaroaren hondamendien bila noalako. Badakizu zer? Askotan pentsatu izan dut igarotako denborak hartu duen errota baten uren taxidermista dela idazlea.

– Ahaltsua irudia...

– Edo euskarazko esaera zahar bati erreparatuz, usoa pasa eta gero, sarea botatzen duena...

– Alferrikako kontua hori.

– Betidanik gustatu izan zaizkit bazterretan geratzen diren pertsonaiak, gizarteak 'galtzailetzat' dituen horiek. Gogoan dut erdi itsu zegoen Parte Zaharreko pintore bat, beti bere barne munduan ibiltzen zena. Izan ziren horiek garai latzak Parte Zaharrean, egunero sartzen zen polizia, gogoan? Ba berari bost, hor jarraitzen zuen pintoreak, bere munduan, tiroketari eta gomazko pilotakadei erreparatu gabe. Horiek dira nire pertsonaiarik gogokoenak

– Existitzen ez den Donostia benetakoa sortzen duzu zure liburuan. Izena eta guzti asmatu duzu, Oknostia.

– Bi mundu nahi nituen altxatu, amestutakoa eta erreala, baina biak antzeman (kasik) errazak izatea nahi nuen ere. Orrialdeetan zehar agertzen diren pasadizo asko niri suertatutakoak dira. Esaterako, ez nuen uste Babilonia egun existizen zenik.

– Ezta nik ere.

– Horrexegatik, Iraken nengoela, sorpresa handia hartu nuen lagun batek Babiloniara behar genuela joan esatean. Ezin sinetsirik, Bagdadetik 85 kilometrora den Al-Hillah izeneko hiri baterantzako bidea hartu eta han, hurbilean Babiloniako hondakina topatu. Emozioz.

– 'Diletante' guztiak txundituko ziren moduan, Sthendalen Sindromeak jota. Zure burua duzu, hain zuzen ere, diletantetzat. Politak dira hitza eta figura bera. Definitzen ausartu bai?

– Orrialde honetan zehar komentatzen ari garen hori, hain zuzen ere. Ofizio ez izan arren, zaletasun sendo, sakon eta oso begigoetara emana den inor. Nik plazer erabatekoa bilatzen dut idazketaren prozesuan murgilduta nagoenean. Koldo Mitxelena Kulturneak duen gordailuko ikerlarientzako gelan 8 ordu eman izan ditut sarri poz pozean. Eta emaitza 3 paragrafokoa bazen, zoriontsu bueltatzen nintzen etxera. Denbora... gustuko ditut orduak eta orduak esijitzen dizkidaten liburuak, Proustenak, Thomas Mannenak, Dostoievskyrenak. Sartzeko zailak direnak eta hain izugarriak ezen irteteko suertatzen baitiren ezinezkoak.

–Emaiguzu 'Oknostiako' irudi bat, arren.

– Ilargiaren isla ibaiaren uretan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Hedabideetan agertzen direnez gaindi, bada gurean idazle sare ederra»