Borrar
'Beni', Joey eta Koldo Japoinako intxaurrondo baten eta Zanthoxylun piperitum baten ondoan, azpian. I. ROYO
«Inbasorerik?! Ez. Lur honetako hainbat espezie erromes, pelegrin dira»

«Inbasorerik?! Ez. Lur honetako hainbat espezie erromes, pelegrin dira»

Joey Albert, Koldo Hormaza (gehi 'Beni eta 'katua'...) Euri tantak urre bihurtzen direnekoa

Begoña del Teso

San Sebastián

Martes, 29 de agosto 2023, 07:15

Euria ari zuen Izarraitz aldean Azkoitiako Madarixa auzoko Arumarrate baserrirako geundela. Aurreko gauean bota zuenak eta aurreko ordu txikietan jo zuen haizeak, uztaileko beroaren pean altu altu tarrotu ziren hamaika lore eta landare hautsi egin zuten. Alta, batzuk hor ziren, daliak, Alchemilla molis, bergamota faltsua eta konpost gainean sortutako amarantoa... Lastategia izandako etxean, ziento bat liburu, ziento bi disko, pure on bat, aurreko eguneko tortilla eta Lantziegoko Malaspiedras ardoa. Filipinetan jaiotako Joeyek eta Sopelako Koldok Gipuzkoa osoko jauregi, gaztelu, dorre nagusi eta txiki, modako boutiqe eta upategi guztiak gehi etxe normalak, jende arruntak maitaturiko balkoiak lorez betetzen dituen 'Baserriloreak' izeneko enpresa hornitzailea baino askoz gehiago dira, baso zaindariak, basogileak. Auzokoak ere. 12 bazkide dituen Madarixako elkartearen kideak, Otarre jatetxeko, Benta Zuriko, Ondarruko, Atxuriko edo Aldazabaleko biztanleak (Inaxio okina ere jakina) dituzte lagun.

– G. Clémentek eta beste batzuek idatziriko 'Especies vagabundas' liburua duzue mahaian. Ondoan 'Breve historia del jardín' (Clementena ere) ikusten dut. Bastante erabilia eta askotan kon-tsultatua deritzet ale bi horiei.

– Versaillesen den Paisajismo Goi Mailako Eskola Nazionaleko irakaslea da Clement. Paisaia Arkitektoa, entomologoa, botanikaria. 'Lorategi planetarioa' eta 'Mugimenduan den jardina' kontzeptuen sortu, garatu eta partekatu izan ditu. Parisen eman behar zuen mintegi batera ginen biok izena emanda baina bertan behera utzi zuten. Geratu ziren antolatzaileak beste bat egiteko eta hara bertaratu ginen. Izan genuen berarekinmintzatzeko aukera eta hemen burutu nahi dugun ekimenaren berri eman genionean, aurrera jarraitzeko luzatu zizkigun animo beroak. Horretan gaude. Jakinaren gainean gu desagertuko garela eta Naturak hemen jarraituko duela. Sortzen, hazten, hiltzen, pizten. Maiz pentsatzen dugu nork hartuko ote duen ardura. Sarri, zer gertatuko gu gabe. Ederki dakigu ere Egiptoko faraoiek kezka bera izan zutela. Ez dugu gure burua beraiekin alderatu nahi. Bakarrik badakigula beraiek joan zirela eta Naturak berean jarraitu zuela. Gu, gizakiok ez baikara ezer. Huskeria bat baino...

– Hitz egingo dugu gero zuen gustukoa ez den izena duen 'Baso jangarria' horretaz baina, zer ote Espezie Pelegrin, Ibiltari horiek? Inbasoreak akaso, omen?

– Guri ez zaigu 'inbasore' hitza gustatzen. Erabili nahi izatera, noiztik hasiko ginateke? Patatatik? Tomatetik? Artotik? Horretaz gain, 'erromes' horiek ez dira inbasoreak baizik eta... migra-tzaileak, etorkinak. Oso istorio polita da beraiena. Zuk zerbait landatzen duzu. Agian ezer ez da sortuko landare horri zuk aukeraturiko zorua ez baitzaio egoki eta aproposa iruditu. Baina beste motako mirari edo misterio gerta liteke; nahiz eta aurrera atera ez, landare horrek hazia askatu du, (agian). Haizeak mugituko duena, txori batek hartuko duena eta... auskalo non eroriko, botako edo libratuko duena. Gerta liteke ere lur berri hori gustuko izatea landareak eta han bai, han haziko da. Norberak, 'zeinberak', gizakiok, landareek, animaliek bizirik irauteko ahalik eta eremurik emankorrena, ederrena, aberatsena aurkitzen saiatzen gara. Nork daki nondik den etorria konpost gainean bere lekua bilatu duen amaranto bakarti hori?

– Kontaiguzue orain beste istorio eder bat. Kontatu nola bihur-tzen diren urre euri tantak.

– Ez dakigu baina. Hala ere, egia, Antigoalean urrea sortu nahi izaten zuten horiek 'Alchemilla molis' hau zerabiltzaten. Kopa itxura du eta beraien aburuz, gainean horren luzez mantentzen ziren euri printzak urrea bilakatuko ziren. Hala ez bada ere, polita da kontatzeko, entzuteko adina.

– Orain bai. Esaiguzue orain zer ote den 'baso jangarria'.

– Lursail hau eta egun gure etxea den eraikina erosi genituenean, pinuak ziren nagusi. Ez dugu ezer ez pinuen ez eukaliptoen kontra. Kaltegarriak ez dira arbolak baizik eta monolaborantza. Etxekalte duzu non jartzen duzun eta nola landatzen duzun. Egungo joera goitik hasi eta beheruntz joatekoa du jendeak. Horrela, euriteak datozenean, haizeak jotzen duenean lurra, lur bizia, arrastaka eramaten dute beheruntz. Kontu bera garbitze lanetan: goitik behera, beti goitik behera. Ekaitza ondoren, zergatik ikusten dituzu ibaiak marroiztuak?

– Lurrez gainezka dirudite,

– Horixe. Arbolak landatu behar dira kurbak eginez, basoa mendi hegaletik datorren haizetik babestuz. Bai berak bai urak basoaren alde egin dezaten lortuz. Naturan, Natura benetakoan bezala. Guk pinu guztiak kendu genituen 'orban marroia'ren garaian. Presarik gabe ari gara, apurka- apurka ekosistema edo mikrokosmos bereziak sortuko dituen abentura batean. Inguruotan Naturak zer egin duen kontuan harturik. Eta inguruotan gaztainondoak daude, pagoak daude, intxaurrondoak daude. Horri 'Food Forest' deitu ohi dute. Ez zaigu gustatzen. Beste adierarik asmatzen lagundu, mesedez?

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Inbasorerik?! Ez. Lur honetako hainbat espezie erromes, pelegrin dira»