Borrar
Igandean hasi zen banakako txpelketarako entrenamendu baten atsenaldian, Arkaitz Igeldon. GORKAESTRADA
«Indarra badut, sasoian naiz. Aizkoraren direkzioa da nire ardura nagusia»

Arkaitz Etxebeste

«Indarra badut, sasoian naiz. Aizkoraren direkzioa da nire ardura nagusia»

Ezkio Itsasokoa izan zen igandean bere laugarren plaza. Segituan, Igeldokoa bosgarrena

Begoña del Teso

San Sebastián

Martes, 7 de mayo 2024, 08:43

Lizarazu du bigarren abizena eta aita Igeldoko aizkolari ohi fina, Joxe Etxebeste. Olasagasti animalia bat bazen, dena pasio eta indarra, Arkai-tzen aitak jendea zoratzen zuen bere teknikagatik. Aspaldian ez zen aizkolaririk sortu Igeldoko soro goienetan. Horrexegatik, herria harro dago Arkaitzekin. Binakako Urrezko Txapelketa eskuraturik (Iker Vicenterekin batera), igandean hasi zen banakoaren txapelaren bila, desioan, lehian. Baina maila bereko erronka du hilaren 15ekoa. Herrian aurkeztuko du bere burua aizkolari. Plazan.

– Duela gutxi aukeratu zenuen aizkora kirol. Beste hamaiketan ibili zara. Konpetitzen. Kontatu.

– Futbolean defentsa izan naiz. Maila majo batean. Errenteriako Touringen aritzera ere iritsi nin-tzen. Palan jardun izan dut. Eta mendiko bizikletarekin konpetitu, ez bakarrik Gipuzkoan edo Euskadin baizik eta beste lurretan eta kaminoetan ere. Elektomekanika ikasi nuen eta urteak pasa mekanikari. Nekatu nitzen eta orain kristalak, manparak eta leihoak jartzen dituen enpresan batean nabil langile. Ez dakit zergatik, behar bada kirol garestia delako, bizikletari utzi nion baina zerbaiten falta ikaragarria sumatzen nuen nigan.

«San Isidroko erakusketak pozez eta nerbioz betetzen nau. Nire herrian izango da. Topera ibiliko naiz, dudarik ez izan»

– Kirola egiteari erabat utzi zenion? Ez dut sinisten hori...

– Jakina ezetz. Baina ez da gauza bera bizikleta hartu eta mendira joan ssasoiari eusteko edo konpetitu behar duzulako. Nik konpetizioa ren hutsunea igartzen nuen. Eta gaizki sentitu.

– Eta hor ziren, etxean, aitaren aizkorak. Tentagarriak, oso.

– Hor ziren bai. Ez baziren beharbada ez nintzateke egun, aizkolari. Baina baziren. Aitari esan nion probatu nahi nuela. Ezetz berak baina, urte baten bueltan hemen nauzu, hasi berria banaiz ere. Lau plaza baino besterik ez dut egin, hiru Iker Vicenterekin batera, Leitza, Beasain, Azpeitia eta Ezkio Itsaso. Pozez eta nerbioz betetzen nauen 15ekoa, Igeldokoa, bosgarrena izango dut. Herrian goizez eta arratsaldez, Zestoa aldera jo behar dut seigarrena egitera. Seguru aita aizkolaria izan ez bazen ni aizkolari ez. Asko nuen baina alde. Davidek ez du horrenbeste. David kasik zerotik hasi da. Alta, aita aizkolari du ere berak. Ez ahaztu, aizkolaria zertan eta nola ikasteko lekurik ez dela gurean. Harri-jasotzaileek bai. Harri-jaso-tzaileek badute eskola eta bertan, entrenatzeaz gain, harria nola hartu nola altxatu erakusten diete. Guri ez, ordea.

– Barkatu, nor da David?

– Naredo. Asturiaseko aizkolaria. Bai bertikalean bai aizkolari Australiakoen erara hasi zen baina horizontalera ere pasa da. Gurekin, etxean, ntrenatzen du. Metralean egiten du lan eta zinego-tzia da bere herrian...

– Lerroburuan diozunez eta begi bistakoa denez, indarra baduzu eta sasioian zaude. Zaindu, findu, hobetu, beharrekoa, berriz, teknika da. Gero eta finago hartu aizkoaren direkzioa...

– Horretan ere suerte izan dut. Aita oso aizkolari teknikoa izan zen bai berak bai Ikerrek irakatsikoarekin ari naiz ni trebatzen. Aizkora lehengo momentutik jarri behar duzu leku eta modu egokian, hain zaila den bukaerara ondo baino hobeto iritsi ahal izateko. Bestela, pixkanaka-pixkanaka ejamgo dizu ezpala.

– Nekea saihesteko, ikaragarria izan behar du zure fondoak.

– Bai, fondo handia izateko mendian ibiltzen naiz. Astean bi egunetan. 'Petxua' ezinbestekoduzu plazan. Aizkorarekin hiru egunetan jarduten dut entrenuan. Beste bietan Altzako gimnasiora noa. Bizikleta dela, futbola dela, ondo daukat beheko trena ('tren inferior' delakoa). Landu behar dut, ordea, goikoa. Besoak...

– Entrenatzailerik bai?

– Ez. Hasi nintzenean, bai. Hilabete batez ibili nintzen entrena-tzaile batekin. Egin zidan ariketa plangintza orokorra eta nire kasa jarraitzen dut. Burua ere prestatu behar dut. Burua eta nire jarrera plazan.

– Zer dela eta?

– Eskarmentu handiko aizkolariek badakite indarrak neurtzen eta desafioari neurria hartzen. Ni oraindik ez naiz kapaza. Dena ematen dut leku orotan . Ikasi behar, kasurako, erakusketa beste entrenamedu modutzat har-tzen. Ez zure kabuz egiten dituzun horien zeharo iguala baina bai entrenamendu mota bat. Eta entrenamendutan ez duzu ematen behar duzun baino gehiago.

– Egokia hausnarketa baina denok dakigu sanisidrotan dena emango duzula Igeldoko plazan...

– Nola ez ba? Etxean izango naiz. Nireek inguratua, zaleen begiradapean... Ilusioa egiten dio herriari bertako aizkolaria berriro izateak. Topera izango naiz. Berriro diotsu(e)t, nerbioso eta zorion-tsu. Egun berezia oso, azoka bada, erakusketak, festa giroa...

– Tresnaz ez dugu ezer komentatu. Nolakoak dira zure aizkorak? Punta? Zenbatekoa pisua?

– On-onak ditugu etxean txapelketetarako. Normalean 2 kilo t´erdiko batekin hasten zara. Nekatuz gero, 300 gramo gutxiagoko bat hartzen duzu. Baina aldatzean 6 segundo edo galtzen duzu; ez da ez komenigarria... Zure egin behar duzu aizkora. Kirtena aldatzen badiozu, ohitu beharko zara. Punta zorrozteak badu bere sekretua. Gehiegi zorrotuz gero hautsiko zaizu lehian. Aitak beso ileekin konprobatzen ditu. Zapaltzen badute, gaizki. 'Moztu behar ditu ileak puntak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Indarra badut, sasoian naiz. Aizkoraren direkzioa da nire ardura nagusia»