Hiritarrak
«Lehengo garaikurra ur botila bat zen; denboraldi honetakoa... 500 euro!»Secciones
Servicios
Destacamos
Hiritarrak
«Lehengo garaikurra ur botila bat zen; denboraldi honetakoa... 500 euro!»Pasaian ditu sustraiak baina intxaurrondotar peto-petoa da. Hainbat turismo-pisutan dihardu zaintzaile baina lanbide-heziketako irakaslea izateko prestatzen du bere burua. Izan ere, EGArako azterketarako aurkeztu berri da. Imanol Sanchezekin batera Kingtxa Liga atera zuen iaz aurrera. Kingtxa Liga, sare sozial guztietan eztanda bizia egin duen futbol txapelketa mundiala. Parte hartzeko baldintza bakarra, Intxaurrondokoa izatea. Zaharrekoa, Iparrekoa, Hegokoa dena baita Intxaurrondo. Salbuespen pare bat badira, hain zuzen ere, Groseko hainbat infiltratu daude.
– Ez dok hamalau, ez
– Hamalau talde gara, bai. Bi Ligatan banaturik.
– Bi Liga?
– Hasi ginenean hiru alde baino ez ginen. Gero sei izatera pasa ginen. 12 lagunek ekin genion abenturari. Orain, berriz, 155 inguru gara. Denak denen kontra jokatzen dugunez, bi ligatan banatu behar izan genuen, errazago, erosoago eta erritmo handiagokoa izan zedin txapelketa.
– Aipatuko talde aitzindariak?
– Aston, Fenix Bayern Durumsalsen. Gero sortu ziren Konporta, Txara III, Txistuneta (egungo txapelduna). Oso txapelketa dinamikoa denez, talde batzuk desgertu egiten dira (Cojos de Manex, kasurako) eta beste batzuk sortu.
– Aste honetan partidak jokatuko dituztenen izenak emango?
– Aipatu Txistuneta, Bayern eta Txara III-ez gain, Rizwanen Lagunak, Grason FT, Aquí estamos FT, Larrako okelak daude liga batean eta Aston Birra, Maidaganga, Monegrinos FC, Real Fénix Balompié, Reveliants K.E eta Dónde estáis bestean.
– Aste honetan zeinek noiz eta non jokatuko esango orain?
– Badugu espazio ofizial-ofiziala Green Zelaia izenekoa baina egia da Intxaurrondoko zelai guztietan jokatzen dugula. Aste honetan noiz jokatuko diren partidak ezin esan, barkatu.
– Zer ba?!
– Zaila da talde guztiak eta futbolariak bat etortzea data/ordu kontuetan. Beraz, jokatuko duten taldeetako kapitainak elkartzen dira eta batzuekin eta besteekin hitz egin ostean, akordio batera iritsiak, eguna finkatzen da. Aste honetakoak oraindik ez dira zehaztu.
– Ezagunak dira hamaika jokalarik kokatzen duten futbol futbola, F7k ere badu merezitutako ospea. Bada areto-futbola ere. Hondartzakoa ere bai. Zergatik zarete zuek Futbol 6?
– Espazio kontua; ikusi genuen bost jokalari gehi atezainarekin ederki asko betetzen genituela Intxaurrondo osoko zelaiak. Azkarra da horrela jokoa, arinak jokalarien aldaketak eta denak aritzen dira postu guztietan.
– Zein taldekoa zara zu?
– Astonen hasi nintzen. Orain Txistunetan nago. Esandakoa, postu guztietan aritzen naiz, alboetan, aurrelari, defentsan... Gutxien molestatzen dudan lekuan jartzen naiz, taldeari gehien laguntzeko beti prest.
– Astonekoa lehen, Txistunetakoa orain. Denboraldi honetako fitxajerik handienetakoa zurea?
– Fitxaketak debekaturik daude.
– Hara!
– Taldeak finkatzen dira denboraldiaren hasieran (11 jokalari) eta ezin aldatu ligan. Ez bada luze joko duen lesiorik dela medio.
– Zorrotzak zarete gero. Arau batzuk Kings Leaguetik egokitu zenituzten. Beste batzuk, berriz, zuek propio sortu.
– Ba bai. Txartel horiak zera esan nahi du, bi minutuz izango zara zelaitik kanpo. Alboko sakea oztopatzea zigortua da ere...
– Brometan ez duzuela hartzen begi bistakoa da.
–Hasieran jendeak pentsatu izan zuen kuadrillen arteko patxangak baino ez zirela izango. Ederki frogatu dugu liga serio bat dela. Bai zelaian bai asmotan.
– Azaldu helburu horiek, arren.
–Auzoaren esentziari eustea, bere izaera mantentzea Bai, elkartzen ginen jaietan. Orduan bai, orduan ematen zuen estua zela lotura baina festak bukatu orduko, bakoitzak bele bolara jotzen zuen. Bai, topo egiterakoan baziren 'kaixo' eta 'agur'hamaika, juntarik ez ordea. Beraz jendea futbol bidez juntatzea otu zitzaigun.
– Zergatik futbola eta ez... ez dakit, kontzerturik, garagardo festarik edo beste zerbait?
–Erraza zen eta. Kontzertu bat antolatzeko beste jende askorekin kontatu behar duzu, taldeen datak, taldeen prezioak, taldeen soinu eskakizunak, ezinbesteko baimena ofizialak... Kontu bera sagardo eguna antolatzeko. Bitarteko handirik ez genuen, baloiak, ordea, ugari. Eta gehienok futbola eta norgehiagoka gogoko.
– Hasieratik hona emandako kalitate eta presentzia jauzia izugarri izan da. Sare sozialetan ematen dira partidak. Baduzue speaker/hizlaria eta guzti.
– Gogoan dut lehengo 'ligaxka' haren irabazleak ur botila bat jaso zuela garaikur eta txapelduna zela baieztatzen zuen paper bat. Denboraldi honetako garaileak 500 euro eta trofeoa eskuratu ditu. Bai, partidak sareetan ematen dira. 'Urru' da gure hizlari preziatua. Dena emanda dabil eta dabiltza sarri bi edo partida gehiago koinziditzen direlako. Sponsor fina ere dugu.
– Kingtxa Liga Bidean Garraioak.
– Liga serio batek benetako ekipazioa behar duela bagenekien. Oiartzunen egoitza duen enpresa honek lehenengoak pagatu zituen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Detenido un hombre al que se le cayó un revólver al suelo en la plaza de Coca
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.