Borrar
Xabier, Kulturaz Kooperatibako San Agustin kulturgunean. IÑIGO ROYO
«Piramidearen puntan nahi du jendeak izan; guk basean dihargu»

Hiritarrak

«Piramidearen puntan nahi du jendeak izan; guk basean dihargu»

Xabier Aranbarri Kulturaz (.eus), Azpeitiko Kultura Kooperatiba, 45.000 parte hartzaile

Begoña del Teso

San Sebastián

Martes, 10 de septiembre 2024, 07:21

Legarda-Ereño du bigarren abizena eta Azpeitikoa dugu. Bere esanetan, 'tipo normala', gizaki arrunta da. Natura du maite. Lagunarteko uneak, kirola, kultura. Ez du kaosa gogoko baina denboraldi berri honen lehenengo egunetan, aurre egin behar dio Kulturaz izeneko Azpeitiko Kultur Kooperatiban. Arrasaten ingeniaritza (produkzio arloan) ikasi ondoren, 16 urte pasa zituen industrian. Autonomo egin zen gero. Egun, 160 bazkide norbanako dituen kooperatiba honen kudeatzailea da. 200 ekintza (gutxi gorabehera) gauzatzen, ekoizten, laguntzen, jende aurren ekartzen ditu urtero Kulturaz-ek, Urolatik Unibertsora hedatzen den ekimena, errealitatea

– Aspaldian ekin zenioten abenturari, errealitate sendoa den honi. Joan den mendean, izan ere.

– Bai, egun gure espazioetako bat den San Agustin kulturgunea biltegia baino ez zen. Hemen, plazan, kioskoren aurrean gordetzen ziren, adibidez, erraldoiak. Soreasu eta Elizatxo aretoak galduz joan ziren. Alta, indartsu irauten zuten Azpeitin hainbat herriko taldek. 1998an hasi ginen ideiari bueltak ematen eta instituzioenekin hizketan 2006an. Apurka-apurka egitasmoa errealitatea(k) bilakatu zen. Bai fisikoki bai diskurtsoan, asmoetan, kudeatzeko moduetan. Ez genuen dudarik. Herriko kultur taldeek, norbanakoek, kooperatibako langileek eta erakunde laguntzaileek osatuko zuten Kulturaz; kultur komunitate artikulatua izatea nahi genuen. Artikulatua, autonomoa, independentea. Ez ginen dirulaguntzen bila. Bestelako zerbaiten atzetik baizik. Kostatu zen hainbat instituziok hori ulertzea baina, egun, horiekin guztiekin hitzarmenak eta harremanak baditugu ere, gure milioi t´erdiko aurrekontuaren %90a kooperatibatik beratik ateratzen da, auto finantziatzen gara, dudarik ez izan. Ez bakarrik 45.000 parte hartzaile ditugulako urtean. Baita zenbait zerbitzu eskaintzen ditugulako ere, hala nola ostalaritza, zerbitzu teknikoak, ikus-entzunezkoak, aholkularitza ekonomikoa...

«Transmisioan jartzen dugu guk arreta eta garrantzia. Transmisio adinen artean, transmisioa arlo bakoitzeko erreferenteen eta hasiberrien artean...»

– Seguru 'brain storming'a zuenak ikaragarria, zoragarriak izan direla urte guzti hauetan, zenbat bilera, zenbat hausnarketa, zenbat bilera, zenbat ikerketa...

– Etengabe, etengabekoak. 2021ean, Azpeitiko Udalarekin hitzarmena sinatzearekin batera, Kulturaren inpaktu sozial, ekonomiko eta kulturala neurtzeko azterketa egin zuen Kultiba Fundazioak gurekin, guretzat. Bestalde, jakin bagenekien, bazkideetako inork, ez norbanakok, ez taldek, ez instituziok ezin zuela Kooperatibaren %50ren jabe izan. Gehien duenak 49a du. Udalak ahotsa du bileretan baina ez botorik, esaterako. Kultur taldeek 49 hori dute,; norbanakoek, 33a. Garen 28 langileok 18a... Orain bagara gauza, kontu, pentsamolde, ekiteko manerak aldatuko ote ditugun prozesuan aske aritzeko. Hausnartu beharra ezinbestekoa da kooperatiba batean, are, kulturaz arduratzen den batean, non jendearen ohitura aldaketak, euskaren beraren baldintzak, sortzaileen beharrak eta eskaera- eskaintzak kontuan hartzea nahitaezkoa den.

– 45.000 ikusle, bisitari, entzule (bada ere 'Hizlandia' izeneko podcasta...), parte hartzaile urtero. 200 ekitaldi/emanaldi/sormen prozesu. Hiru espazio. Segi zuk...

– Espazioak San Agustin, Soreasu Antzokia (zinea emate dugu bertan, 50 bat lagun fijo ditugu baina askotan emateari utzi behar beste istorioak daudelako. Esaterako, aurki hasiko dira Azpeitiko Antzerki Topaketak) eta bastante berri den Dinamoa. Gure solasaldiaren zehar argi geratzen ari den bezala, gure kooperatibaren izatean eta jardunean kultura egiteko molde propio bat garatu dugu. Eredu bakarra, beharrezkoa eta bereizgarria. Eredu horretan, Dinamoa sormen gunea hedatu dugu. Zabala da, anitza, askea, irekia; sormen diziplina eta adierazpen orori bide emateko laborategia.

– Transmisioa... denen ahotan den hitza, zertan datza hemen eta orain? Badira urteak Azpeitiko Kultur Mahaia 2006an sortu zenetik, herriko kultur dinamika ehuntzeari ekin zionetik...

– Totala, erabatekoa izan behar duela uste dugu. Diziplina askotan, kasik guztietan erreferenteak direnak hona ekartzen ditugu hasiberritan edo zerbait sortzeko prozesuan direnekin bil daitezen tailerretan, ikerketan. Transmisioa adinen artean. Transmisioa sortzaileengandik. Hemen sormen egonaldietan dauden artistei, aurrera eraman izan duten prozesua jendeari azaltzeko eskatzen diegu. Transmisioa ikastetxetan. Haur eta gazteek zuzenean jaso dezaten kulturaren nondik norakoa.

– Irudia, soinua, gorputza, hitza lantzen dituzue...

– Kulturaren lanketa integralari heldu genion hasiera hasieratik. Duela gutxi eraiki ditugu, kasurako, musika grabatzeko estudio batzuk, Dinamoan. Hitza, jakina. Egiten dugun guztiaren %95a euskaraz da, euskararen egoera eta errealitatea beti da presente gurean, gureetan.

– Piramide horrena...

– Gizartearen joera eta denontzako arriskua, txikiak alboratuz, handiak baino ez ditugu entzun, ikusi nahi. Piramidearen puntan daudenekin izan. Guk, oinarrian ditugu ardura. Munduko lau izkinetatik datozkigunek badakite.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Piramidearen puntan nahi du jendeak izan; guk basean dihargu»