

Secciones
Servicios
Destacamos
Iturta Sarobe baserria. Asteasun. Instagram badute, nola ez? bertakoek: @erniope_gazta. Hantxe agertzen dira Olaetxea Goenaga familiaren hainbat altxor, lagun, bizikide, lankide: ardiak, jakina. Behi pintoak, jakina. 'Pepa' astoa, 'Urdi' txakurra, border collie bat. Hantxe agertu inguruko eta Donostialdeko taberna eta denda berezietan Felipe aitak, erretiroa hartuta, banatzen dituen Erniope gazta onduaren hainbat argazki.
– Eraman al dituzue jada Andia mendilerrora?
– Ardiak? Bai, batzuk bai. Beste batzuk gurean daude oraindik. Hemengo belarra bukatzen denean, Zizurkil aldeko larreetara eramango ditugu, bide eta kaminoetan zehar. Maiatza eta ekain partean, berriz, Nafarroako Arakil inguruetara bidaltzen ditugu kamioietan. Hantxe pasatuko dute uda. Urria aldera bueltatuko dira.
– Saldu al diozue, dagoeneko, saldu beharreko esnea, inguruetako enpresa handi bati?
– Saldu diogu bai. Saldu ohi dugu. Beste askok bezalaxe. Gero eta zorrotzagoak dira betebeharreko baldintzak kalitate aldetik, osasun aldetik; arras ondo deritzogu baina baldintza horiekin konplitu ahal izateko gero eta bitarteko modernoagoak, zehatzagoak erabili behar ditugu. Eta litroko pagatzen diguten mixeriarekin kasik ezinezko bihurtzen da aurrera egitea. Litroko, 0,37 zentimo euro pagatzen digute...
– Ama, Jainko, Deabru maitia! Oraintxe buzoian sartu didaten propagandan, saltokigune horietako batek botila esne bat 0,55etan eskaintzen digu!
– Horrexegatik ematen dizkiegu eskerrak orrialde honetan 0,55 zentimo balio duen esnea erosten ez duten horiei. Badakigu denon poltsikoa ez dagoela soberan ondo, ekonomiak egin behar ditugula, baina, hala ere, badira batzuk esfortzu hori egiten dutenak, auskalo nondik ekarritako esne merke hori ez erosteko. Ez baita gurea. Ez baita benetako esnea. Ez larreetan bazkan dauden ardiena. Guk, baserritarrok, nekazariok, ganaderuok borroka egin behar dugu esne-enpresekin prezio egokiagoak lortu ahal izateko. Baina bitartean (eta beti) salmenta zuzenean dugu gure irtenbide garrantzitsua. Bestela, bi indar handien artean dagoen pieza ahulena baino ez gara izango.
– Zeintzuk bi indar zentrifugo/zentripetu horiek??
– Imajina itzazu: ekoizleoi gutxi pagatzen digun enpresa, alde batetik. Eta bestetik, prezio merkeenak nahi dituen saltzailea, jakin badakielako jende asko larri ibiltzen dela diruz.
– Komentatzen ari garena komentatzen aritu eta ariko garelako sortu da orrialde honen titularra, ez da?
– Bai ba. Gure produktua baloratu behar da. Ez dugu, ordea horrela, orokorrean, era inpertsonalean esaten. Ez, hobe esango bagenu 'baloratu behar dute/dugu'. Hobe guk geuk jarriko bagenio prezioa gure produktuari. Faktore guztiak kontutan harturik. Erabili behar izan ditugun lehengaiak, baliabideak, sartutako orduak, razio bat pentsu zenbatetan den (300 euro tona; gehitu behar zaio belarra, lastoa, olua...), produktuaren kalitatea, pasatu beharreko ikuskapenak, osasun zigiluak... Tokian tokiko eta momentuan momentuko ekonomia... Horrexaegatik da hain inportantea zuzeneko salmenta. Tratua gu eta bezeroen artekoa baita.
– Zuen burua baloratzea ere, nik uste, ezinbesteko duzue.
– Ba ez pentsa, horrelako zerbait beharko genuke, bai. Nekazariok, gaztaegileok, ganaduzaleok harro gaude egindako gure hautuaz baina behin baino gehiagotan lotsati jotzen dugu. Gauza bati erreparatu gabe.
– Zeini?
– Hitz potoloak erabili dituzte pandemia garaiotan politikariek, industria-ekonomiako jauntxo eta andretxok lehen sektorean dihardugunok ezinbestekoak garela aldarrikatuz. 'Esentzialak' omen ziren gure zerbitzuak baina ez gaituzte benetan serio hartzen. Nahiz eta, haien bulegoetan, Tolomendi bezalako elkarteek lan izugarria egin gure alde. Jakin beharko lukete horren alferrikako hitz politak darabiltzaten goi mailako erakunde horiek gu gabe, gure animaliarik gabe, mundu osoari saldu nahi dioten Euskal Herri hori ez litzatekeela existituko.
– Esentzialak zaretelako, lur honen bermatzaileak. Zuek, zuen seme-alabak, zuen artaldeak, zuen behiak...
– Horixe. Gu eta haiek gabe paisaia hau galduko litzateke. Ez berderik, ez sororik. Galdu dira leku askotan basoak, ibaiak. Gu gaituzte zaindari. Baloratu behar dute gure produktua. Baloratu behar gaituzte. Esentzialak, ezinbestekoak garelako herri honetan.
– Seme-alabek argazkian agertu behar zutela erabaki zenuten zuek biok. Instagramen mezu bera eta zehatza: Asteasuko errekatxuloan, Ane, Maialen ta Julen izango dira beti Edurne eta Ikerren ondoan..
– Guk biok aukeratu genuen bizimodu honen partaide direlako. Iker Andoaingoa da. Aitak ardiak zituen eta osaba ibili zen artzain. Erosi zuen beranduxeago Ikerrek bere artalde propioa. Nire familia Iturta Sarobe baserrikoa da. Beti izan ditugu animaldiak. Sentimendu batek bultzatua gaude gauden lekuan. Tradizio jakin bati helduz. Ez dugu dudarik, Ane, Maialen eta Julenek hemen jasotzen dute bizitza eskola preziatua.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La sede del Reina Sofía estará lista a finales del próximo año
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.