
Ekain Irigoien Alkiza
«Rural Zombiesen 'Golden' bideoak eta Aylanen fotoak bultza zuten nire 'Europe'»Secciones
Servicios
Destacamos
Ekain Irigoien Alkiza
«Rural Zombiesen 'Golden' bideoak eta Aylanen fotoak bultza zuten nire 'Europe'»Bibotea du aitaren oroimenez. Ekainen aita, Juan Mari Irigoien poeta handia, ingeniaria, borrokalari duina, futbolzale peto petoa (Sansen aritutakoa Kortabarriarekin batera...) duela urte erdia hil zen, berak hautu momentuan. Ospitalean. Nahi baitzuen poetak organoak eman. Juan Mariren iloba Antiguokon da defentsa. Oliviak, berriz, komunikazioa ikasten du Bilbon eta zinema probetan dabil. Ekain Karlos Arguiñanoren telesaioaren errealizadorea da. 16 urte eman ditu horretan. Arratsaldeak libre ditu zinema egiteko. Donostian aurkeztu da bere 'Europe' laburra. Dirulaguntza eskuraturik, film luze baterako gidoia osatu du. Badu estralurtarrez beteriko labur bat buruan bueltaka. Bere 'Hijos de Dios' Filminen da eskuragai.
– Aylan? Europako itsaertzean ito zen mutikoaren argazkia mingarri hura? Istant batez sinetsi genuen irudi horrek gure jarrera etorkin eta errefuxiatuekiko aldatuko zuenik.
– Huraxe bai. Aylan Kudi. 3 urteko mutikoa, Turkiako hondartza hartara iritsi zen bere gorputxoa. Bertan hilik ere Galip anaia eta Rehan ama. Aitak bakarrik salbatu zuen bizitza. Nilüfer Demir izan zen lau haizeetara zabaldu zen argazkiaren egilea. Bai, zerbait aldatuko zela pentsatu genuen. Lubnak, nire laburraren protagonistak, antzeko ametsa zuen honarako bidean...
– Rural Zombies? Sintetizadoreak horren ondo maneiatzen dituen Zestoako taldea? Jendea dantzan jartzen duena?
– Beraxe. Taom agentziak 2015ean sortutako euren bideoklip batean urpetan dantzan, mugitzen, bazirela ematen zuen. Ez bakarrik beraiek. Baita izurdeak eta beste itsasoko izakiak ere.
– Gogoan dut, bai. 'Golden' zuen izenburu abestiak eta honako hauek hitzak: 'We are the silent scream. We are the reckless. We are our fears (...).
– 'Oihu ixila gara gu. Ausartegiak gara gu. Gure beldurrak gara gu'. Bisualki oso lan bikaina, potentea izan zen eta gure 'Europe' sortu nahi izan nuenean, irudi horiek guztiak, Aylanen argazkiak eta Goldenenak, nituen buruan.
– Bruselako Anima zinemaldian 'Robot Dreams' eta 'El sueño de la sultana'-rekin partekatu du programazioa zure laburrak, Malagan izan da, Eivissan ere. Creat Rivasen bigarren saria jaso du, Fantasiazko sailean. Donostian, berriz, Giza Eskubideen Zinemaldirako aukeratu zuten. Bitxia, ez da? Zaila dirudi zurea sailkatzen. Animazioa? Film sozial-politikoa? Fantasiazkoa?
– Hori guztia eta gehiago izatea nahiko nuke nik. Teknika aldetik izugarrizko lana egin zuten Drama FX etxekoek. 2 metroko bentiladoreak eraman zituzten Tabakalerara...
– Bi metroko haizagailuak Tabakaleran??!! Zertarako? Nola?
– Tabakaleran filmatu genuen. Eta Villa Favorita ondoko etxe eder batean. 'Slow motion' (kamera geldoa, hots) teknika erabili genuen filmatzerakoan. Horrela egiterakoan, bentiladoreek ipuin batean bagina bezala mugiarazten zuten inguruan zen guztia. Gero digitalizazioaren bitartez, Paris osoa hondoratu genuen itsaspean eta baleak pasaarazi Arc de Triompheren azpitik.
– Urdina da filmaren kolorea baina ez zeruko urdina. Ez Bergarakoa, ez Errealeko jokalari eta zaletuen elastikoarena.
– Ez, ur azpian sartuz gero, tindua galdu duten gauzena baizik.
– Teknika izugarria, beraz. Mezu aldetik amets baten alde iluna.
– Etorkinek eta errefuxiatuek Europa utopiko batekin egiten dute amets. Are utopikoagoa ametsetan dagoena neskato bat bada, Lubna hizketan da auskalo non dauden gurasoekin. Esaten die Europan denok garela zoriontsuak; kalean diren guardiak zu laguntzeko daudela eta ez zu atxilo hartzeko. Esaten die ere Europan ogi txigortua eroriz gero sekula ez da gurina duen aldetik erortzen. Ikusleak ederki daki ezetz. Ederki dakigu Murphyren lege guztiak gurean ere betetzen direla. Baina Lubnak, Aylanek nola, ez daki, ametsetan baita...
– Aktorea Saharakoa da, Madrilgo irakasle siriar bat izan zenuen laguntzaile. Kamerak ez du Lubna izutzen. Elkar maite dutela dirudi. Non da sekretua?
– Sekreturik ez da. Ala, agian, inork aurkitu ez duen sekreturik handiena da. Kamera aurrean jarri eta... funtzionatzen du edo ez du funtzionatzen. Izutu egiten zaitu edo maite. Karlos Arguiñanorekin antzeko zerbait gertatzen da. Urteak eman ditut bera filmatzen. Aspalditik dakit kamera bere luzapen propioa dela. Karlos eta kamera izaki bera dira.
– Autore bezala, zer duzu orain esku artean?
– Luzemetraia baterako gidoia. Nik uste, bi lengoaia zeharo ezberdinak direla luze batek eskatzen dizuna eta laburrak exijitzen dizuna. Nire irudiko, ezin da, esaterako, plano/kontraplanorik erabili laburretan. Nik 'spot'ak bailiren bezala sortu nituen 'Europe'-ren irudiak. Alta, nire luzea beste narratiba batez irudikaten dut. Zer nuen buruan idazterakoan? Ba, baliteke, 'As bestas' edo 'O que arde'. Eta gidoiaren leloa? Ba, argudioaren ixilpean utziz, nahiz eta zu, gogor saiatu, askorentzat, 'sasiak, beti sasi'.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran muerta en un río a la actriz Sophie Nyweide
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.